Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Anoetako ipuin marraztuen lehiaketa abian da

Asteartea, 2015ko Otsailaren 24a

Martxoaren 11 bitarte aurkeztu ahal izango dira lanak, udaletxean edo Anoetako Ikastola.

Hizki-Marrazki ipuin marraztuen lehiaketara aurkezteko epea martxoaren 11n amaituko da. Bertan Anoetako Ikastolako ikasleak edo Anoetan erroldatutako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute.

Lehiaketa lau mailatan banatzen da: A maila, LH3 eta LH4ko ikasleena; B maila, LH5 eta 6ko ikasleena; C maila, DBH1 eta 2ko ikasleena; eta D maila, DBH 3 eta 4ko ikasleena. Guztiek testuz eta marrazkiz osatutako lanak aurkeztu beharko dituzte, bakarka edo binaka, eta euskaraz idatziak. Gaiak libreak izango dira, baina epaileek bereziki baloratuko dituzte genero parekidetasunari, kultur aniztasunari edota ekologiaren ingurukoak.

A eta B mailatako lanek, gehienez, bi orrialdeko luzera eta bi marrazki izango dituzte eta beste bi mailatakoek, hiru orrialde eta bi marrazki.

Ikastolako ikasleek ikastolan bertan aurkeztu beharko dituzte ipuinak eta gainerako herritarrek Udaletxean edo liburutegian aurkeztu ahal izango dituzte.

Maila bakoitzean hiru lan sarituko dira eta liburuxka batean argitaratuko dira. A eta B mailetako irabazleek, Kuku Lore eta Iraola dendatan erosteko bonoak jasoko dituzte eta C eta D mailatan, diru-saria jasoko dute.

 



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb