Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Helduen Hezkuntza Iraunkorreko matrikulazioak behera egin du

Asteazkena, 2015ko Otsailaren 25a

Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko ikasketen barruan, hezkuntza orokorreko prestakuntza arautuaz (haur hezkuntza, lehen hezkuntza, DBH, batxilergoa) eta espezializatuaz (Lanbide Heziketa) gain, Helduen Hezkuntza Iraunkorra aurkitzen da (HHI).

HHI-ak oinarrizko prestakuntzari dagokion panel zabal bat eskaintzen du (idazketa, irakurketa, kalkulua), DBH, unibertsitatera sarrera (25 urte baino gehiagoko pertsonak), hizkuntzak, informatika eta bestelako gaiak. Pertsonen bilakaera ebaluatzen duen (maila gainditu) eta noizbehinka titulu ofiziala lortzea ahalbidetzen duen programa presentziala da. Doako eskaintza da eta Gipuzkoako herri askotan eskaintzen da.

2013/2014 ikasturtean 4.652 pertsona matrikulatu ziren Gipuzkoako HHI-ko ikasketetan. 2005/2006 eta 2013/2014 ikasturte bitarteko bataz besteko matrikulazioa 6.805 pertsonakoa izan zen, eta balio altuena 2010/2011 ikasturteari dagokio, 8.307 pertsona matrikulatu ziren. Ikasturte horretatik aurrera, matrikulazioak behera egin du.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb