Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Tolosako Ekonomia Solidarioaren I azoka

Asteazkena, 2015ko Otsailaren 25a

Tolosako Udala, REAS Euskadiren laguntzaz, Martxoaren 7an Triangulo enparantzan, Tolosako Ekonomia Solidarioaren Azoka antolatzen ari da, 10:00etatik 14:00etara arte.

Azoka Tolosako Udaletxeak proposatu du, bere herrira Euskal Herrian dauden kontsumo alternatibak gerturatzeko, Ekonomia Solidarioa sendotu eta ikustarazteko eta Merkatu Soziala hiritarrei hurbiltzeko asmoz, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza sustatuz.

Euskal Herriko Merkatu Soziala eratzen duten ekonomia solidarioaren entitateen produktu eta zerbitzuen informazio eta salmentarako standak egongo dira: finantza etikoak, tokiko nekazaritza ekologikoa, bidezko merkataritza, energia berriztagarriak, birziklapena, etab. Honez gain, jarduera-egitaraua hauxe izango da:

  • 10:00 Azoka eta Merkatu Sozialaren aurkezpena. REAS Euskadi
  • 10:30, Kontsumo Arduratsua, Bidezko Merkataritza, Banka Etikoa eta Arropa Garbia Kanpainari buruzko bideoen proiekzioa. SETEM Hego Haizea.
  • 12:00 Kontsumoa eta Zor Ekologikoa. Ekologistak Martxan.
  • 13:00 Goiener.

Haurrentzako ekintzak burutuko dituen Txikigune bat ere edukiko dugu.

Ekimen honen bitartez, beste ekonomia bat posible dela erakutsi nahi dugu, pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia, bidezkoagoa, jasangarriagoa eta solidarioagoa. Itxaroten zaituztegu!



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb