Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Gipuzkoako langabezi tasak behera egiten jarraitzen du

Astelehena, 2015ko Martxoaren 09a

Urteko IV. hiruhilekoan, Gipuzkoako 16 urte eta gehiagoko biztanleriaren langabezi tasa % 12,1ekoa da. Tasa hau 2013 urte amaierako tasa baino puntu bat baxuagoa da, baina aurreko urteetakoa baino altuagoa (% 9,5a 2012 amaieran eta % 8a 2011n).

Estatuak (% 23,4), EB-28ko bataz bestekoa (% 9,8) eta Alemania (% 4,7), Danimarka (% 6,2) edo Frantzia (% 10,2) bezalako herrialdeena gainditzen du.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, 2014ko IV. hiruhilekoan gizonezkoen langabeziak behera egin du (% 11,8; -0,3pp), emakumezkoena mantentzen den bitartean (% 12,3; -0,2 pp).

Adin taldeen arabera, langabezi tasa altuena talde gazteenari dagokio (% 38,5), 45 urte edo gehiagokoen aldean (% 8,4). Dena den, azken hau da talderik handiena eta epe luzeko langabezi gehiena biltzen duena (3 urte eta gehiago).



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb