Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Aduna - Memoria suspertzeko tailerrean izena emateko azken eguna da gaur

Asteartea, 2015ko Apirilaren 14a

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak bi hilabeteko memoria ikastaroa antolatu du Adunan. Ikastaroan memoria suspertzeko hainbat teknika ikasiko dituzte parte hartzaileek, baita memoria galtzea nola ekidin, hobetzeko zer egin eta nola entrenatu ere, besteak beste.

Ikastaroa 20 ordukoa izango da eta klaseak astelehenetan izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara. Maiatzaren 4an hasiko da eta ekainaren 22ra arte luzatuko da.

Ikastaroa doakoa da baina parte hartu nahi dutenek Aiztondoko bulegoan eman beharko dute izena, gaur da azken eguna, 943.693930 telefono zenbakira deituz.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb