Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Ana Monge: "Lanbide heziketak lan munduaren aldetik prestigioa izatea lortu du"

Osteguna, 2015ko Apirilaren 30a

- Zein da zuen ikastetxeak duen eskaintza?

 

-Lanbide heziketako erdi-mailako eta goi-mailako zikloak eskaintzen ditugu, osasun-arloan eta gizarte-arloan. Osasunari dagokionez, erizain teknikaria, farmazia teknikaria eta osasun dokumentazioa eta administrazioa ditugu. Horretaz gain, diagnosi irudia eta, eskaintza par-tzialean, erradioterapia ditugu. Gizarte-arloan, berriz, haur hezkuntza teknikaria eta gizarte integraziorako teknikaria ditugu.

Osasun-arloan erabat espezializatu zarete, orduan.

- Osasun-arloan erreferentea gara Gipuzkoan. Osasun arloan eskain-tza zabalena eta osatuena duen ikastetxea gara Gipuzkao osoan. Badira beste ikastetxe batzuk, baina gu gara espezializatuenak eta osatuenak.

Zein da zuen ikasleen profila?

- Tolosaldeko ikasleak %17 inguru dira eta, gainerakoak, Gipuzkoa osokoak dira. Araba eta Nafarroako ba-tzuk ere etortzen zaizkigu. Sexuari dagokionez, ikasle gehienak emakumezkoa dira, %80. Medikuntzan eta erizaintzan ere gauza bera gertatzen da. Osasun arloa, bere osotasunean, emakumeen lan-esparrua da oraindik ere. Gu saiatzen gara mutilak erakartzen, baina gizartea ez da hainbeste aldatu. Gizonak edo mutilak, gutxi daudenez, segituan bila-tzen dute lana, izan ere lan-merkatuak asko eskertzen ditu.

Lanbide heziketaren eskaera handituz al doa?

-Bai, baina oraindik joera handia dago unibertsitatera joateko. Tamalez, guri askotan unibertsitatetik eroritakoak etortzen zaizkigu. 18 urteko ikasle gehiago etortzea gustatuko li-tzaiguke; lanbide heziketa izan dadila lehen aukera. Ondoren joan daitezke unibertsitatera. Hori da Europako kultura; beheratik gora joatea, eta hemen askotan goratik hasten gara eta ezin dugula ikusten dugunean, beherantz joan. Lanbide heziketan lan handia egiten ari gara ikastetxeok eta azken urteotan lan munduaren aldetik prestigio a lortzen ari gara.

Lan-aukera handiak eskaintzen al dituzte osasun-arloko ikasketek?

-Gure ikastetxean zikloa egin ondoren, %30 unibertsitatera joaten da. Lan-mundura saltoa egiten dutenen artean, %70ak lana bilatzen du. Gipuzkoako 170 enpresekin lan-hi-tzarmenak ditugu.

Zenbat ikasle dituzue?

-Ikasketa arautuan, hau da, goizez eskaintzen dena, 350 ikasle inguru ditugu. Horretaz gain, arratsaldean ikasketa ez arautua eskaintzen dugu. Honetan, Hobetuz, Lanbide, Tripartita Fundazioa eta bestelako erakundeekin lan egiten dugu. Langile edo langabetuentzako eskaintzak dira eta beste hainbeste ikasle ditugu.

Zein hizkuntzatan eskaintzen dituzue zikloak?

-Ahalegin handia egin dugu azken urteotan ziklo guztiak D ereduan eskaintzeko. Ahalegina esaten dut materialik ez dagoelako euskaraz. Eskolak eta azalpenak euskaraz dira, baina apunteak ez beti. Zenbait ziklotan ari dira liburuak euskara-tzen, baina beste batzuetan, esaterako, radioterapian edo diagnosi irudian, ez dago euskaraz ezer.

Zein dira aurrera begira erronka nagusiak?

-Ikastetxea egokitzen ari gara proiektuka edo erronkaka lan egiteko. Horretarako paretak botatzen ari gara, ordutegirik gabe eta ikasgairik gabe lan egiteko. Hurrengo ikasturtean bi ziklo (erizain teknikaria eta gizarte integrazioan bigarren ikasturtea) horrela eskaini nahi ditugu osorik.

Ekintzailetza ere bultzatzen ari zarete, ezta?

-Enpresak sortzeko kultura landu nahi dugu, euskaldunon balioetako bat izan dena betidanik. Enpresa pare bat badituzte orain gure ikasleek eskuartean eta guk aholkulari-tza eskaintzen diegu, bideragarritasun planak eta merkatu ikerketak eginez. Gure ikasleek jarri dituzte martxan Tolosan parafarmaziak edo haur-zaintzarekin zerikusia duten enpresak.

Atzerrira joateko aukera dute ikasleek?

-Ikasleek atzerrira joateko aukera dute, baina hurrengo urtera begira atzerrira joateaz gain, dauden herrialdeko ikastetxeekin proiektuetan sartzea elkarlanean. Oso aberasgarria iruditzen zaigu hizkuntza lantzeko eta, ondoren, harremana mantentzea.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb