Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Kanpo Merkataritza eta Marketing Internazionala Goi Mailako programaren 3. EDIZIOA

Asteartea, 2015ko Uztailaren28a

LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean, diruz lagundutako 600 orduko formakuntza ikastaro espezializatua eskaintzen du. Guztira, gehienez 15 pertsonak jasoko dute formakuntza hau.

Aurten, 3. edizioa izango da eta izena emateko epea irailak 18arte zabalik egongo da.

Ikastaro hau ez da ohiko ikastaro bat. Tolosaldeko enpresek gero eta gehiago eskatzen dute kanpo merkataritzan eta marketing internazionalean ikasketak dituzten profilak. Behar horri erantzun bat ematea da goi mailako ikastaro honen helburu nagusienetako bat.

Kurtso honetan parte hartzeko derrigorrez betebeharreko ezaugarriak ondorengoak dira:

  • Adinez nagusi izatea.
  • Lanbide Heziketako Goi Mailako titulua edota unibertsitate titulazioa izatea.
  • Ingeleseko maila ertaina edukitzea, B2 maila nahikoa izango delarik. Ziurtagiririk ez izanez gero, maila hori dela ziurtatzen duen froga bat egingo da.
  • Profil komertziala.

Ezaugarri hauek betez gero, hurrengo profilek izango dute lehentasuna:

  • Ingeniariak edo formakuntza teknikoa dutenak. Jarraian enpresen administrazio eta zuzendaritza, ekonomia eta zuzenbide ekonomikoan lizentziatuak.
  • LANBIDEn izena emanda dauden langabetuak.
  • Tolosaldea eskualdean erroldatua egotea.

Formakuntza teorikoaren ordutegi eta egutegia:  Urriak 1etik abenduak 18ra, astelehenetik ostiralera 8:30etatik 15:00etara.

Bestalde, kasu praktikoaren azterketa urtarriletik apirilera bitartean garatuko da.

Kursoan parte hartu nahi baduzu eta ezaugarriak betetzen badituzu, Tolosaldea Garatzen-LEHIBERRIrekin jar zaitezke harremanetan 943654501 edota lehiberri@lehiberri.net helbide elektronikoan.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb