Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Enplegunea 2015 - 50 lan eskaintza baina gehiago

Astelehena, 2015ko Irailaren 14a

Tolosako Udalak eta Tolosaldea Garatzenek elkarlanean, eta Lanbideren finantziazioarekin martxan jarritako Eskualdeko Enplegu Programaren ardatzetako bat enplegua sortzea da. Eta horretarako, aipatutako erakunde publikoek Tolosaldeko Bigarren Enplegunea antolatu dute. Ekimena urriaren 1etik 2ra bitartean egingo da Lehiberri zentroan. Bertan, aurrez aurre jarriko dira langile berriak kontratatu nahi dituzten eskualdeko enpresak eta lan bila dabiltzan Tolosaldeko herritarrak.

Enpleguneren helburua izango da 50 langabetutik gora lan merkatuan sartzea. Horretarako, sektore pribatuko enpresei diruz lagunduko zaie, kontratazioak egin ditzaten. Kontratuak urriaren 15etik aurrera egin ahal izango dituzte enpresek eta maiatzaren 30a arte luzatu.  Bestalde, lanaldi osokoak izango dira kontratuak eta 6 hilabete bitarteko iraupenarekin.  


Jada Tolosaldea Garatzen prospekzio lana egiten ari da eta programan parte hartzeko prest dauden enpresekin gauzak lotzen. Hala, irailaren erdialderako zehaztuko dira lan eskaintzak. Kontratuak 6 hilabete bitartekoak izango dira eta eskualdeko langabetuek izango dute lehentasuna. Bestalde, Enplegunen parte hartuko duten enpresa guztiak Tolosaldean kokatuta daude, eta oro har, enpresa txikiak dira. Honakoei kontratuen kostuaren (gizarte segurantza eta soldata) %75a arte finantzatuko zaie baina betiere ondorengo mugekin: sei hilabeteko lanaldi osoko kontratua 6.000 euro arte; eta kolektibo bereziren batekoa bada (35 urte baino gutxiago dituena; azken 18 hilabeteetan hamabi hilabetez jarraian langabezian dagoena edota RGIa jasotzen ari dena) sei hilabeteko lanaldi osoko kontratuagatik 9.000 euro arte.

Horrenbestez, behin enpresa kontratatzaileak lotuta, lan bila dabiltzan herritarrak martxan jartzeko unea izango da. Horretarako, nabarmendu, lan eskaintzaren baterako izena eman nahi dutenek Lanbidera joan behar dutela irailaren amairarako eta bertan izena eman. Izan ere, hautaketa prozesua Lanbideren bitartez egingo da eta bertan izena emanda daudenek eta baldintzak betetzen dituztenek soilik parte hartu ahal izango dute Enplegunean. Behin Lanbidek baieztatuta, hautagaiek oinarrizko baldintzak betetzen badituzte, Tolosaldea Garatzen arduratuko da bigarren galbahea pasatzeaz eta enpresek eskatzen dituzten gutxi gorabeherako hautagaiak aukeratzeaz. Dena den, informazio gehiago nahi duenak Lehiberri zentrora jo dezake. Izan ere, irailean zehar zenbait saio informatibo egingo dira: 


Irailak 14, astelehena:
10:00etan Lehiberri zentroan. Apatta industrialdea (Tolosa).

Irailak 15, asteartea:
10:00etan Lehiberri zentroan. Apatta industrialdea (Tolosa).

Irailak 16, asteazkena:
10:00etan Lehiberri zentroan. Apatta industrialdea (Tolosa).

Irailak 17, osteguna: 
10:00etan Lehiberri zentroan. Apatta industrialdea (Tolosa).

Irailak 18, ostirala: 
10:00etan Lehiberri zentroan. Apatta industrialdea (Tolosa).



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb