Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Langabezia egoeran dauden Gipuzkoako pertsonen ia erdiak ikasten dute

Asteartea, 2015ko Azaroaren 17a

Gipuzkoan, langabezia egoeran dauden bi pertsonatik ia batek bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueretan hartzen du parte. Parte hartze hau adinarekin gutxitzen joaten da eta eskuratutako ikasketa mailarekin hazi egiten da.

Txosten honen emaitzak adierazten dutenaren arabera, ikaskuntzako jardueretan parte hartzea langabezia dauden gizonezkoen artean zertxobait altuagoa da (%55,1) emakumezkoen artean baino (%37,7). Era berean, parte hartze tasarik altuena talderik gazteenean ematen da, 25 eta 34 urte bitartekoena (%63,9).

Eta ikasten jarraitzeko asmoa mantendu egiten da, langabezian dauden hamar pertsonatik lauk ikasten jarraituko dutela adierazi baitute.

Emaitza hauek, beste batzuen artean, “Langabezian dauden pertsonak eta hauen parte hartzea ikaskuntzako jardueretan” izena duen dokumentuan jasotzen dira. Txostena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamenduak argitaratzen duen bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko dokumentu serieko 42. txostena da.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb