Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Arantzako irteera - Oargi

Ostirala, 2016ko Urtarrilaren 08a

Urtarrilaren 17rako, igandea, irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak Arantzako zirkora (Nafarroa). 7/8 ordu inguruko ibilaldia izango da eta 1400m-ko gora-behera izango du.         

Arantza (275m) herritik hasiko gara ibilbidea Lorbidoko Errekara (150m) doan  bidea segiaz (I), zubi batetik pasatuko gara eta basoan dagoen pista zati batetik jarraituko dugu aldapa belartsu batera iritsi arte. Unanura (651m) iritsiko gara, lehenengo tontorrera.

Metro batzuk jeitsiko gara (IH) eta ehiza etxe batzuk ikusiko ditugu Itsaszelai Lepora iristeko (505m). Basotik aterata gailur lerroa hasiko dugu, bideak Izu (829) gailurrera eramango gaitu. Bigarren tontorra.

Berrriro beheraka jarraituz (I) basotik ehiza etxe batzuk ikusiko ditugu lepoan eta Oilargaratako Bordatik (829m) pasako gara. Hemen desnibel askoko aldapa belartsu bat hasten da eta gero bide aereo batean bihurtzen da hirugarren tontorrera iritsiz, Ibintza (1037m).

Ibilbidearen erdia egin dugu oraingoz, hemendik geratzen zaigun bidea ikusten da eta inguruko mendi altuak agertzen hasten dira. Ibiltza Pausura (940m) jeitsiko gara (I) bide errezetik,borda baten ondora. Ehiza postu batzuen ondotik igoko gara markaturik dagoen bide bat segiz Ekaitza (1047m) tontorrera iritsi arte. Hautsitako dorre bat dago tontorrean.

Bide belartsu batetik jetsiko gara (E) altuerarik galdu gabe Ilurdi (1085m) bostgarren tontorra. Hemen bi aukera daude; lehenengoa Mendalur (1131m), ordu bat gehituz, eta bigarrena Zipuru (725m) tontorrera jeitsi (IE), zirkoa itxiz bide zahar batetik Arantza (275m) tontorrera.

Irteerarako  izena emateko epea urtarrilaren 14-a, osteguna, izango.

Izena emateko info@oargi.org emailera bidali mezua.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb