Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Unibertsitate Orientaziorako Azoka Donostian urtarrilaren 23an

Osteguna, 2016ko Urtarrilaren 14a

Ordutegia: 9:00 -14:00.

Sarrera doan.

Azokak hurrengo egunetan eta lekuetan egingo dira:

  • DONOSTIANIgnacio Mª Barriola Zentroan (Gelategia), 2016ko urtarrilak 23informazio saioaketa standen kokapena.
  • GASTEIZENFarmazia Fakultatean, 2016ko urtarrilak 30informazio saioak eta standen kokapena.
  • BILBONEkonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko), 2016ko otsailak 6informazio saioak eta standen kokapena.
  • Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak UPV/EHUko graduei buruzko informazio zehatza emateko Azokak antolatzen ditu, unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitu eta ikasketen aukeraketa errazteko helburuarekin. Zalantzak banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez argitu ahalko dira.

    UPV/EHUko unibertsitate-ikastegi guztietako zenbait irakaslek eta Ikasleeentzako Argibide Zerbitzuak azoketan parte hartuko dute hiru larunbatetan; egun bakoitzean Campus batean, hain zuzen ere. Hortaz, azoka bakoitzean UPV/EHUko hiru campusetan ematen diren gradu guztiei buruzko informazioa eskeiniko da.

    Aurten Azokak Ezaguera-adarren arabera antolatuko dira:

  • Arteak eta Giza Zientziak: Ikastegiak eta Graduak ikusi
     
  • Zientziak: Ikastegiak eta Graduak ikusi
     
  • Osasun Zientziak: Ikastegiak eta Graduak ikusi
     
  • Gizarte eta Lege Zientziak: Ikastegiak eta Graduak ikusi
     
  • Ingeniaritza eta Arkitektura: ikastegiak eta Graduak ikusi

 

Unibertsitatera sartzeko bideei, tasei, bekei, ostatuari, garraioari, kirol jarduerei, mugikortasun programei, graduondokoei eta abarrei buruzko informazioa ere lortu daiteke.

Horretaz gain, Azoka egunean bertan informazio-saio ezberdinak eskaintzen dira ondoko ikasgeletan.

Nahi izanez gero, Orientaziorako Azoka egunean bertan, Campus bakoitzeko unibertsitate-egoitza bisitatzeko aukera izango duzu. Izena eman esteka honetan: http://resaresidencias.es/paisvasco



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb