Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Sarbide frogan ingelesa eskatuko da

Asteartea, 2016ko Urtarrilaren 26a

(albistea gazteleraz - IKASTN-en itzulia)

Goi mailako Lanbide Heziketako sarbide froga libreak - derrigorrezkoa erd-mailako zikloak egin ez direnean edo batxilergo titulurik ez duenarentzat- berritasun bat dakar aurtengo ikasturteak.Ikasleek lehen aldiz  atzerriko hizkuntza bateko azterketa egin beharko dute, ingelesekoa, bloke komunean, matematika eta hizkuntzarekin batera. Helburu horrekin, Hezkuntza departamentuak zentruetako ingeles irakasle kopurua indartu du.

Sarbide Froga libreko azterketek matematika, hizkuntza, teknologia edo zientzietako oinarrizko ezagutzak neurtzen dituzte. Froga Lanbide Heziketako zikloak eskaintzen diren institutan bertan egiten dira. Bide hau erabiltzen dute Batxilergoa gainditu gabe ikasketak utzi dituzten pertsonek, edo langabezian geratu ondoren ikasketetara itzuli direnek.

Egoera ekonomikoa dela medio, hautagaien kopurua urtetik urtera hazten doa: 2010ean 6.000 izan ziren, azken urteko 10.000en aldean. Gehienak 18 eta 24 urte artekoak dira (beharrezkoa da adinez nagusi izatea). Halere, geroz eta gehiago dira 25 urtetik gorakoak, baita 30etik gorakoak ere, bide hau erabiliz ikasketetara itzultzen direnak. Izena emandakoen erdiak baino gehiagok ez ditu sarbide frogak gainditzen.

 



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb