Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Anbotora irteera Oargiren eskutik

Asteazkena, 2016ko Urtarrilaren 27a

Otsailaren 14ean durangaldera antolatu du irteera Oargi Mendi elkarteak.

Goizeko 7etan Usabal kiroldegitik aterako dira Arrazola herrira. Bertatik Anbotora igo IE-ko ertzetik eta ondoren zeharkaldia egingo dute Astxikiko tontorreraino. Deabruaren zubitik pasako dira Alluitzera igotzeko. Astxikitik Axpe herrira jeitsi eta gero, bidegorria hartuz Arrazolara itzuliko gara.
 

Ibilbidearen iraupena 8 edo 9 ordu ingurukoa izango da eta 1100m-ko desnibela du. Gehienez II+-ko paususak igaro beharko dira. Altuerari beldurra ez edukitzea komeni da.

Izen emateko info@oargi.org emailera idatzi behar da edo 688698642 telefonora deitu. Izen emateko azken eguna Otsailak 11, osteguna, izango da.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb