Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Belkoain-era irteera Oargi-ren eskutik

, ko a

Martxoaren 20rako irteera antolatu du Oargi elkarteak Belkoain mendi ingurura.

Goizeko 8etan Andoaingo gurutze gorriaren postutik aterako dira, zubia igaro eta pista batetik igo Belkoain mendira igotzeko bidea hartu arte. Baso batean ibiliz, 400m-ko desnibela igoko dugu bidegurutze batera iritsi arte, bertan ehizeko postuetatik igarotzen den bide bat hartuko dugu, Zarateko benta markatzen duen bidegurutzerarte. Zaratera iritsi gabe, Atzulondoko burdinola adierazten duen lekura iritsiko gara, burdinolaren aztarnak ikustera jeitsiko gara. Ondoren Garate baserrira doan bidea hartuko dugu, bertatik beste bide bat hartuz berriztatutako karobi batetik igaroko gara eta hemendik Aitzbeltzeko telegrafoaren dorrera. Bide beretik itzuliko gara eta Belkoainera(488m) igotzen den bidea hartuko dugu. Igo garen bidetik itzuliko gara Andoainera.

Ibilibidea 14km ingurukoa da eta 4 ordu.

Ondoren Andoaingo Gaztañaga sagardotegian bazkaltzeko aukera egongo da. 20 pertsonentzako lekua gorde dugu. 28-32€ inguru kostako da sagardotegia.

Izena emateko 688698642 telefonora deitu, edo info@oargi.org helbidera idatzi. Azken eguna martxoaren 17a izango da.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb