Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Irakurketa kluba estreinekoz Tolosako Udal Liburutegian astelehenetik aurrera

Osteguna, 2016ko Apirilaren 14a

  • 2016ko apirila-ekaina
  • Hazkunde pertsonalari buruzko istorioak
  • BILDUNGSROMAN ZIKLOA
  • Jarduera hau doakoa eta librea da

LOS DÍAS DEL ABANDONO Elena Ferrante, (Apirilaren 18an, astelehena, 18:30ean)

Arratsalde lasai batean, bazkalondoren mahaia jaso eta umeak ondoko gelan jolasten duten bitartean, Mariok utzi egiten duela esaten dio Olgari. Horrela, bat-batean, batere azalpenik gabe, Olga isiltasun sakon eta mingarri baten baitan utzirik. Supituan, Olgak bere existentziaren zutabeak gainbehera datozela ikusten du.Bere bakardade behartuan, apenas daukan indarrik eguneko zereginei eusteko, egun batean, azkenean, dena lehertzen den arte.

  • Dinamizatzailea:  Mónica Leiva

 

KOADERNO GORRIA Arantxa Urretabizkaia, (Maiatzaren 9an, astelehena, 18:30ean)

Arrazoi politikoak tarteko zirela, emakume bat bere senar eta umeak utzi beharrean aurkitu da. Hasiera batean distantziak baizik ez zuen bereizten familia. Halako batean, ordea, senarra eta umeak erabat desagertu zaizkio bizitzatik. Ez du hurrengo zazpi urteetan haien paraderoaren berririk izango. Une horretantxe irudika genezake eleberriaren abiapuntua: nola iritsi umeekin harremanak izatera, nola ikusi oraindik umeek gogoan duten ala amaordekoak bete duen osorik haren lekua... Horretarako bidali du Venezuelara mezularia, eta haren eskuetan jarri Koaderno gorria.

  • Dinamizatzailea:  Ane Mayoz

 

ASTERIOS POLYP David Mazzucchelli, (Ekainaren 6an, astelehena, 18:30ean)

Nor da Asterios Polyp? Arkitekto, maisu, idazle, senar... nahiz eta hori guztia iraganeko kontua den. Orain, mende erdi betetzen duen egunean, bere itzalaren itzal besterik ez da. Hala ere, gau horretan bertan izugarrizko ekaitza lehertzen denean, tximista baten erorketak bidaia transzendental batean murgiltzen du.

  • Dinamizatzailea:  Joseba Larratxe



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb