Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Ikasmina: Herriz-Herri bulego ibiltaria martxan da!

Ostirala, 2016ko Maiatzaren 20a

Ikasmina: Herriz-Herri ekimenaren helburua Tolosaldeako herritarren artean ikasmina piztea eta ikasten jarraitzera bultzatzea da. Ekimenak ez du kokapen fisiko finko bat, herri bakoitzeko baliabide publikoei esker, herriz-herriko “bulego ibiltari”-a eskainiko du. Helburua zerbitzua herritarrengana gerturatzea da, ekimena zuzenean herritarren testuinguru sozialera bertaratzea.

Bulego ibiltarira gerturatzen diren herritarrei, euren prestakuntza beharren analisia egiten lagunduko zaie, eta eskualdeko prestakuntza ekintzen informazioa emango zaie. Ikastea bere zentzurik zabalenean ulertzen dugunez (ikasketa formalak, ez formalak eta informalak), zerbitzu hau herritar guztiei zuzendua dago, edozein adin edo lan egoeratako jendeari.

Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko Eta Turismoko Departamentuak laguntza du, eta herritarrentzat doako da.

Informazio gehiagorako, herri bakoitzeko datak eta lekua kontsultatzeko http://ikasmina.tolosaldea.com webgunea kontsultatu dezakezue, edo 615 77 56 78 telefonora deitu.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb