Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Chistau bailarara irteera Oargi-ren eskutik

, ko a

Uztailak 8, ostirala: Tolosatik irten eta Biadoseko aterpera joango gara lo egitera.

Uztailak 9, larunbata: Goizean goiz aterpetik Eristeko lepora abiatuko gara eta hemendik Espadaseko ertza hasiko dugu. Bertan 6 hirumilako igoko ditugu, azkena Posets izango da, pirineoetako 2. gailur garaiena. Gailuerretik Biadosetik igotzen den bide normaletik jeitsiko gara. Ibilbidea egiteko 12 ordu inguru beharko ditugu  eta honek 1800m inguruko desnibela dauka. Berriro ere Biadosen egingo dugu lo.

Uztailak 10, igandea: Taberneseko aterpera gerturatuko gara eta bertatik Culfredara igoko gara. 5 orduko igoera dago eta 1500m-ko desnibela. Ondoren Tolosara itzuliko gara.

  • Eraman beharreko materiala: Arnesa, lotzeko kaboa,kaskoa, rapelatzeko aparaturen bat (zortzia, zesta …), kranpoiak eta pioleta.
  • Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna uztailak 4, astelehena.Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb