Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Lan merkatuan sartzeko hainbat ikastaro Tolosaldea Garatzeneko enplegu zentroan

Asteartea, 2016ko Ekainaren 28a

Tolosaldea Garatzeneko enplegu zentroak hainbat enplegu tailer antolatu ditu eskualdeko herritarrentzako. Ekainetik uztailera bitartean izango dira saioak, bakoitzak hiru orduko iraupena izango du eta langabezian daudenei nahiz lanean ari direnei zuzenduak daude.

Jardunaldi hauen helburua, herritarrak lan merkatura bideratzea da, eta horretarako, baliagarri izango zaizkien tresnak erabiltzen erakustea. Modu honetan, lan merkatura sartzeko erreminta gehiago erabiltzen ikasi ahal izango dute.

  • Ekainak 28, asteartea  Cv-a nola egin. 09:30etik 12:30era.
  • Uztailak 5, asteartea  Elkarrizketak eta talde dinamikak prestatzeko ikastaroa. 09:30etik 12:30era.
  • Uztailak 8, ostirala  Test psikoteknikoak prestatu. 09:30etik 12:30era.
  • Uztailak 12, asteartea  Lan eskubideak genero ikuspegitik. 09:30etik 12:30era.
  • Uztailak 27, asteazkena  Elkarrizketa eta talde dinamikak. 09:30etik 12:30era.
  • Uztailak 28, osteguna  Test psikoteknikoak prestatu. 09:30etik 12:30era.

Aipatu gainera, ikastaroetara hurbiltzeko, autobus zerbitzua dagoela. Izan ere, iaztik Tolosatik abiatuta Apatta Erreka industrialdera autobus zerbitzua dago



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb