Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

14 beka eta 15.200 euro bideratuko dira eskualdean ekintzailetza sustatzeko

Asteartea, 2016ko Uztailaren12a

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak, 3. urtez jarraian Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean, beste behin ere, eskualdeko ekintzaileei bultzada bat eman nahi die 2016ko uda honetan. Horretarako, LANBIDEK pertsona ekintzaileei laguntzeko diru-laguntza deialdiaren baitan 14 beka jarri ditu eskualdeko ekintzaileen eskura.

Horietako 8, enpresa ideia berri bat garatzeko asmotan dabiltzanentzat dira eta beste 6 enpresa ekimen berri bat martxan jarri nahi dutenentzat eta bideragarritasun azterketa egiña dutenentzat. 

Enpresa ideia bat garatu nahi dutenentzako bekek bi hartzaile ezberdin izango dituzte, 4 beka 30 urtez azpiko ekintzaileentzat, eta beste 4ak, 30 urtetik gorakoentzat. Beka edota diru laguntza guztiak eskualdeko ekintzaileei zuzenduta dauden arren baldintza batzuk bete beharko dituzte: langabeak izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea; Tolosaldea Garatzenen aholkularitza jasotzea; helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea; ekonomia jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian lehendik alta eman ez izana eta esklusiboki hona dedikatzea 3 hilabeteko epealdian.

Aipatu bezala, beste 6 bekak enpresa jarduera bat martxan jartzea buruan duten ekintzaileentzat dira. Kasu honetan, negozio ideia buruan izatetik haratagoko pauso bat eman dutenei dago zuzendua, izan ere, ezinbestekoa izango da bideragarritasun plana egina izatea. Era berean, behin bekaldia amaituta, gehienez hiru hilabeteko epean, autonomoetan alta ematea eskatuko zaie bekaren onuradunei.

Eskaerak egiteko epea uztailaren 20an amaituko da. Horretarako, interesa dutenek Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza sailarekin jarri behar dute harremanetan, Lehiberri zentrora bertaratuta, 943 654501 telefono zenbakira deituta edota zubeldia@tolosaldea.eus helbidera idatzita.

 

DIRU LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Enpresa ideia berriak 

  • <30 emakumea       1.300 euro 
  • <30 gizona              1.150 euro 
  • >30 emakumea       1.150 euro 
  • >30 gizona              1.000 euro    

Enpresa jarduera berriak 

  • <30 emakumea     1.950 euro 
  • <30 gizona            1.725 euro 
  • >30 emakumea      1.725 euro 
  • >30 gizona            1.500 euro



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb