Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

IKASTN zerbitzua martxan da berriz!

Asteartea, 2016ko Irailaren 06a

Amaitu dira udako oporrak, eta ikasturtea hastearekin batera IKASTN, ikaskuntza bitartekaritza zerbitzua martxan jarri dugu.

Dakizuenez, gure helburua ikasketa prozesuan dituzuen edozein zalantza argitzea eta bide horretan laguntzea da (ikasketa formalen inguruko zalantzak, ikastaro ez formalak bilatu, aholkularitza pertsonalizatua...). Zerbitzu hau doakoa eta herritar guztiei irekia da.

Mota honetako kontsultaren bat egin nahi baduzu, deitu 615 77 56 78 zenbakira edo idatziguzu ikastn@tolosaldea.com helbidera, eta atsegin handiz lagunduko dizugu. Facebook eta twitter sare sozialetan ere topa gaitzakezu, eta informaziorik eguneratuena gure webgunean topatu ahal izango duzu.

  • Twitter: @ikasten_BOZI
  • Facebook: www.facebook.com/ikastn
  • Web: www.ikastn.com

Besterik gabe, ondo hasi ikasturte berria!



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb