Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Tolosaldeko Enplegunea 2017

Astelehena, 2017ko Azaroaren 13a

Tolosako Udalak eta Tolosaldea Garatzenek elkarlanean, eta Lanbideren finantziazioarekin martxan jarritako Eskualdeko Enplegu Programaren ardatzetako bat enplegua sortzea da. Eta horretarako, aipatutako erakunde publikoek Tolosaldeko Laugarren Enplegunea antolatu dute. Ekimena azaroaren 29an egingo da Lehiberri zentroan. Bertan, aurrez aurre jarriko dira langile berriak kontratatu nahi dituzten eskualdeko udal eta eskualdeko enpresak eta lan bila dabiltzan Tolosaldeko herritarrak.

Enpleguneren helburua izango da 35 langabetutik gora lan merkatuan sartzea, 14 Udaletara bideratutako lan eskaintzak eta 21 enpresa pribatura zuzendutakoak. Horretarako, Tolosaldeko udalei eta sektore pribatuko enpresei diruz lagunduko zaie, kontratazioak egin ditzaten.

Jada Tolosaldea Garatzen prospekzio lana egiten ari da eta programan parte hartzeko prest dauden enpresekin gauzak lotzen. 

 

Informazio saioak, Lehiberri Zentroan:

AZAROAREN 17AN [OSTIRALA] • 10:00

AZAROAREN 20AN [ASTELEHENA] • 15:00



*Aurrez hitzordua hartu:

Lehiberri Zentroa
Apatta industrialdea
[Tolosa]
943 654 501 



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb