Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Zabalik da Lanbide Heziketarako Sarbide frogaren deialdia

Asteartea, 2018ko Urtarrilaren 09a

Lanbide Heziketako Heziketa-Zikloetarako sarrera arautzen duen 2016/02/11ko AGINDUAk xedatzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia egingo duela gutxienez urtean behin, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko. 2017-2018 ikasturteko deialdia 2017/11/14ko EBAZPENA da.

Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetako sarrera-proben helburua da egiaztatzea ikasketa horiek probetxuz egin ahal izateko beharrezko ezagutza eta gaitasunak badituztela.

Goi-Mailako Heziketa-Zikloetako sarrera-proben helburua da egiaztatzea izangaiak baduela Batxilergoko helburuek eskatzen duten behar beste heldutasun eta egin nahi duen ziklorako beharko dituen berariazko ezagutzak ere badituela.

Hezkuntza Administrazioak Heziketa-Ziklo eta ikasturte bakoitzean guztira eskaintzen diren plazen ehuneko jakin bat gorde dezake, sarrera-probak gainditu dituzten ikasleentzat.

Probak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daitezke, eta ikasleek hautatuko dute zer hizkuntzatan egin nahi duten.

Heziketa-Zikloetara sartzeko sarrera-proba gainditzen bada, Estatuaren lurralde osoan izango du balio



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb