Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Nolako Buruhaundiak nahi dituzu?

Ostirala, 2019ko Urtarrilaren 25a

Villabonako Udaleko Kultura Sailak 4 buruhandi berri egingo ditu, eta horretarako partida bat jarri du 2019ko aurrekontuan. Helburua da aurtengo Santio jaietarako prest egotea buruhandi berriak, eta orain egin behar duguna lau buruhandi horien pertsonaiak aukeratzea da. Horretarako, Villa-bonako Udaleko Kultura Sailak herritarren iritzia eta ideiak jaso nahiko lituzke.

Udalaren asmoa da lau buruhandi berriak Santio jaiekin eta festa guztiekin oro har nolabaiteko harremana duten lau pertsonaia izatea; alegia, karakterizazio orokorrak, izen eta abizenik gabeak. Eta, esan bezala, horretarako oso baliagarriak zaizkigu amasa-villabonatarren iradokizunak (ideiak, argazkiak, bozetoak, pertsonaien deskri-bapenak,…). Horrenbestez, otsailaren 18ra bitartean zuen ekarpenak bidal ditzakezue buruhandiak@villabona.eus helbidera. Gero, Villabonako Udaleko Kultura Sailak egokien iruditzen zaizkion ideiak hartu, eta buruhandien pertsonaiak diseinatuko ditu horiekin.

Animatu eta zuen ekarpenak bidali otsailaren 18a baino lehen!

 



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb