Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Udate Tolosa

Ostirala, 2019ko Otsailaren 01a

Datorren astelehenetik aurrera, otsailak 4, Udate Herritarren Arreta Zerbitzua Erretengibeleko bulegoetan kokatuko da eraberritze lanek iraun bitartean

2019/01/31 | Udate (HAZ-SAC)
  • Ordutegi berbera mantenduko du: astelehenetik ostiralera 7:15etatik 14:15era.
  • Aldaketa hau medio, bihar, ostirala, otsailak 1, eguerdiko 13:00etan itxiko da Udate.

Otsailaren 4tik aurrera, astelehena, Udate Herritarrentzako Arreta Zerbitzua Erretengibeleko bulegoetan (Plaza Zaharra) kokatuko da. Lekualdaketa Udalak gutxi barru abiaraziko duen Udateren eraberritze integralaren baitan kokatzen da: zerbitzua osatu eta herritarrentzako errazagoa eta erosoagoa bihurtzeaz gainera, eremua bera ere eraberrituko da berrikuntza ezberdinei lekua egiteko.

Ordutegi berbera mantenduko du: astelehenetik ostiralera 7:15etatik 14:15era.

Aldaketa hau medio, bihar, ostirala, otsailak 1, eguerdiko 13:00etan itxiko da Udate.

Edozein zalantzaren aurrean 943 654 466 telefonora deitu daiteke edota udate@tolosa.eus -era idatzi.

Barkatu eragozpenak.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb