Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

KIVa ikastolak

Astelehena, 2019ko Otsailaren 18a

8.000 ikasletik gora, Euskal Herriko 52 ikastolatan. Horixe izan zen, duela bi urte, KiVak ikastoletan izan zuen hasiera; Laskorain Ikastolan, besteak beste.

Esperimentu bat gehiago izan zitekeen eta, neurri batean, hala izan da, ez baitzen aurrez landutakoa. Baina, zorionez, frogatzeko moduan gara, Finlandiatik ekarritako programa horren aplikazioa eraginkortasun handikoa izan dela, ikastoletan.

Programa horrekin, irakasleek, hezitzaileek, eskola jazarpenaren aurkako lanketa gelaratzen dute. Protagonistak: irakasleak ez ezik, baita ikasleak ere. Noski, ikasle horien artean egongo dira, akaso, biktima edo erasotzaile izan direnak, edo unean bertan izaten ari direnak. Hori da gakoa: lanketa elkarrekin egitea. Mezua bat izatea, eta gai horri ikasgelan ikusgarritasuna ematea. Emaitzak pozgarriak izan dira, azken azterketen arabera, erdira jaitsi baitira jazarpen kasuak, aipaturiko ikastoletan.

Ondorioz, ikastola gehiagok txertatuko dute, erreminta hau, euren egunerokotasunean. Hurrengo hiletik aurrera 64 izango dira KiVa Ikastolak eta, 10.000 ikasle, LHkoak zein DBHkoak, gelan lanketa hau egiten hasiko direnak.

Hezkuntzak lor dezakeena gizarteak lor dezake, komunitate bereko kide baikara. Beraz, hezi ditzagun haurrak bizikidetzaren baitan, errespetuan, babesaren garrantzian, adiskidetasunaren baloreetan. Jarrai dezagun eskutik herriak, gizarteak eta ikastolak; haurren hezkuntza komunitateak, alegia.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb