Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Tolosatzen prozesuan herritarrek egindako proposamenak aurrekontu proiektuan txertatuta

Ostirala, 2021ko Urtarrilaren 22a

  • Tolosatzen Aliantza sortzearekin batera, Guztion artean Tolosatzen partaidetza prozesuan herritarrek egindako proposamenak aurrera eramateko egitasmo ezberdinak jaso ditu Udalak 2021 urterako aurrekontu proiektuan eta horien berri eman du aurrekontu txostenean.

  • Iaz bezala, aurrekontuen inguruko txosten grafikoa jarri du herritarren eskura Udalak tolosarrek modu ulerterrazean aurtengo aurrekontuen helburu nagusiak zein diren, gastuak nola banatzen diren, arlo bakoitzera zenbat diru bideratuko den eta zein proiektu eta egitasmo gauzatuko diren ezagutzeko aukera izan dezaten.

 

 

Abenduko Osoko Bilkuran onartu zuen udalbatzak 2021 urterako aurrekontua. Gaur herritarren eskura jarri du Udalak aurrekontuen txostena, modu grafiko eta ulerterrazean, herritarrek aurrekontuen inguruko informazio guztia izan dezaten.

 

Olatz Peon Ormazabal alkateak azaldu duenez, “iaz bezala, gardentasunaren aldeko apustuan, udal aurrekontuak herritarrei modu ulerterrazean azaltzeko txostena sortu dugu eta herritarren eskura jarri dugu webgunean”. “Besteak beste, grafiko eta irudi bidez, 2021 urterako aurrekontuaren helburu eta lehentasun nagusiak zein diren, aurrekontua arloka nola banatzen den, gastuen banaketa arloka zein den eta aurten zein proiektu eta egitasmo gauzatuko ditugun azaldu dugu txostenean” adierazi du.

 

Jakina denez, aurtengo aurrekontu proiektua ezohikoa da, egungo egoerara egokitu behar izan delako, momentuko zein etorkizuneko beharrei erantzuten jarraitzeko. “Suspertu Tolosa planaren jarraipen bat da, aurrekontu zorrotza, errealista eta jasangarria, ezohiko larrialdi egoerari erantzuten diona, udal baliabide guztiak erabiliko ditugulako zaurgarritasun egoeran dauden herritarren eta sektore kaltetuenen beharrei erantzuteko, inor atzean utzi gabe; baina aldi berean, tolosarrontzat estrategikoak diren proiektuetan aurrerapausoak ematen jarraituko dugu Tolosaren garapen sozial, ekonomiko eta jasangarria sustatzeko” azpimarratu du alkateak.

 

Aurrekontu txostenean jaso da baita ere Guztion artean Tolosatzen prozesuan zehar tolosarrek egindako zein proposamen txertatu diren aurtengo aurrekontu proiektuan.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb