Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

PAPERA EGITEKO TAILERRA UR MARA MUSEOAN

Osteguna, 2021ko Otsailaren 11a

Inauteri garaiko opor egunak aprobetxatuz, Alkizako neska-mutilek Koldobika Jauregik eta Elena Cajaravillek zuzentzen duten museoan goiza pasatzeko aukera izango dute.

Paper-landareen baratzera bisita egin eta landare-zuntzarekin eta paper birziklatuarekin papera nola egiten den ikasteko aukera izango dute. Irudimena landuz, paperaren historia ezagutu eta testura eta kolore ezberdinekin esperimentatzeko aukera bikaina izango dute Alkizako haurrek.

Lantegian osasun eta higiene neurriak bete beharko dira eta ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

Eman izena tokirik gabe geratu aurretik!

 

PAPERA EGITEKO LANTEGIA UR MARAN

 

Noiz: otsailak 15, astelehena.

Ordua: 11.00etatik 13:00etara.

Norentzako: 7 urtetik gorako alkizarrentzako.

Prezioa: 3 €. Dirua bertan jasoko da.

Oharrak:

  • Parte hartuko duten haurrak Ur mara museoan utzi beharko dira 10:55-erako eta 13:10- erako jaso beharko dira.
  • Lantegiak irauten duen bitartean beharrezko osasun eta higiene neurriak bete beharko dira. Musukoa jantzita joan beharko dute haurrek.
  • Tailerra egiteko gutxieneko taldea osatu beharko da, bestela bertan behera geratuko da.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb