Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Seaska Haur Eskolako matrikulazioetako dirulaguntzak banatu dira

Ostirala, 2021ko Otsailaren 19a

Amasa-Villabonako udalak bigarren urtez jarraian 2020. urtean zehar haurrak Seaska Haur Eskolan matrikulatu dituzten gurasoei zuzendutako dirulaguntzak eman ditu.

Guztira Amasa-Villabonako 8 familiak jaso dute dirulaguntza eta guztira 3.006 euro banatu dira familia hauen artean.

Udal gobernuak dirulaguntza honi buruzko irakurketa positiboa egin du, dirulaguntza hau indarrean izateak gurasoek beren haurrak herriko haur eskola publikoan matrikulatzeko erraztasun bat suposatzen baitu.

Ondorioz, datozen urteetan dirulaguntza hau mantentzeko konpromisoa hartu du udal gobernu taldeak eta dirulaguntza honek bere helburuak betetzen jarrai dezan, Seaska Haur Eskolako arduradunekin batera jarraipen bat egingo zaio, eraginkortasuna hobetzeko aukerak ere aztertuko direlarik. 

Dirulaguntza honen oinarriak kontsulta daitezke hemen: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/08/03/c2003672.pdf



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb