Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

BERTSOLARITZA TAILERRAK GAZTE ETA HELDUENTZAT AIZTONDON

Ostirala, 2021ko Martxoaren 05a

BERTSOLARITZA TAILERRAK GAZTE ETA HELDUENTZAT
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak udaberrian eskainiko ditu gazte eta helduentzako bertsolaritza tailerrak Aiztondo bailaran. Ordu eta erdiko lau saioz osatuta daude tailerrak eta bertsolaritza ezagutu eta bertsotan ikasiz gozatu nahi dutenei zuzenduta daude. Inprimaki honen bidez egin daiteke izen-ematea, martxoaren 26ra arte.

Bertsolaritzarekiko interesa daukaten eta 16 urte baino gehiago dituzten herritarrek parte hartzeko sortu dira tailerrak, izan ezagutzarik ez daukatenentzat nahiz aurrez bertsozale direnentzat.

Tailerren egunak eta ordutegia zehazteko, izena eman dutenekin bilduko dira Harituzeko arduradunak eta taldekideei egokien datozkienak aukeratuko omen dituzte.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb