Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

KZguneak herritarrengan IKTen erabilera sustatzeko publizitate kanpaina hasi du

Ostirala, 2023ko Irailaren 22a

KZguneak, Next Generation berreskuratze-funtsen bidez, publizitate masiboko kanpaina bat egin du zentroen sarea eta haren formakuntza-eskaintza zabala sustatzeko.

Pertsona guztiek gaitasun digitalak izango dituen gizarte digital bat lortzeko ahaleginean, KZguneak beste urrats bat eman du eta hainbat hedabidetan bere firmakuntza-eskaintza zabalaren berri emango du.

Bere zerbitzuak ezagutarazteko, KZguneak publizitate-kanpaina bat egin zuen ekainean, bere ekintza hedabide digitaletan zentratuz, Sare Sozialak eta Google bitarteko gisa erabiliz euskal lurraldeko pertsona guztiengana iristeko, landa-eremuetakoak zein hirietakoak.

Bigarren kanpaina 2023ko irailetik aurrera egingo da, eta kaleetara eta komunikabideetara egingo du salto ikus-entzunezko iragarkiekin eta publizitate-kartelekin hainbat euskarritan. Kanpaina honetarako aukeratutako leloa "Egin klik eta aldatu txipa" da, KZgunearekin Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei buruzko zure ezagutzan mugarri bat markatu dezakezula aipatuz.

Kanpaina bisual honen bidez, KZguneak agerian utzi nahi du zentro-sareak pertsona guztientzako formakuntza eta aholkularitza duela, adina edo gizarte-maila edozein dela ere.

KZgunea, IKTak gaitzen dituzten zentroen sare publikoa, Eusko Jaurlaritzako Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendaritzaren mendekoa, etengabe mugitzen ari da, egungo euskal gizartearen beharrak bilatzen eta aurkitzen ari da, eta aukerak eskaintzen ditu inor atzean ez uzteko eta aurrerapena globala, bereizketarik gabea eta oztoporik gabekoa izan dadin. Oraingoan, Europak bideratutako Next Generation funts europarrak bideratzeko sortutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren estrategia espainiarraren barruan egingo du.

 



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb