Tolosako Udalak eskualdeko 9 gazte kontratatuko ditu onura publikoko edo interes sozialeko zereginetarako. Helburua da gazteentzako lan aukerak areagotzea, langabezian daudenentzako aukerak sortzea eta Tolosako laneratze-tasa handitzea, beti ere ekoizpen-sistemaren, enpresen eta langileen premiei erantzunez. Hori horrela, lehentasuna izango dute herrian bizi diren gazteek.
Toki erakundeek gazteak kontratatzeko 2023ko laguntzen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 programaren baitan Tolosako Udalak jasotako dirulaguntzaren biatan kokatzen dira bederatzi kontratu hauek. Guztiak lanaldi osokoak izango dira, urtebeteko eperako.
Bete beharreko baldintzak
Lanpostuetarako eskaera egin ahal izateko, honakoak dira bete beharreko baldintzak:
Eskaera nola egin
Interesdunek eta baldintzak betetzen dituztenek, urriaren 24a baino lehen izapidetu behar dute eskabidea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bidez: www.lanbide.euskadi.eus.