Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitatea

Ikastn - Ikaskuntzako Bitartekotza Zerbitzua

Europako Gizarte Fondoak eta Eusko Jaurlaritzak Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako (BOZI) bitartekotza zerbitzu jarri dute abian Tolosaldean. Horren helburua, eskualdeko pertsonek ikastea beren bizi kalitatea hobetzeko eguneroko modutzat hartzea da. Ikastn bitartekotza zerbitzuak Tolosaldea eskualdeko prestakuntza eskaintza kudeatzen du eta informazio-aholkularitza eta bideratze zerbitzua eskaintzen ditu eskualdeko herritar orori. "Ikastn" web orri honen kudeatzailearen arduraduna da eta web orriko balio erantsiak hauexek dira: sms zerbitzua eta boletin elektronikoa. Guztiz doanik, herritar ororen eskura. Eskualdeko prestakuntza hornitzaileekin bitarteko lanak egiten dituen zerbitzua da. Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera anitzak eskaintzen ditugu: on-line, telefonoz eta presentzialki. Hau guztia, pertsona bakoitzari bere ikaskuntza proiektua eraikitzen laguntzeko, norbanakoaren interes eta espektatibei egokitua.



Helbidea: Tolosaldea GLHBI, Santa Luzia 17
Herria: Tolosa
Telefonoa: 615775678
Fax: 943651856
E-maila: ikastn@tolosaldea.com
Web orria: http://www.ikastn.com
Harremanetarako pertsona: Mikel Muņagorri
Irakaskuntza mota: Presentziala zentroan

Antolatutako ikastaroak

Nazioarteko Gaurkotasun soziopolitiko mintegia

Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko IKASTN ikaskuntza bitartekaritza zerbitzuak X. Nazioarteko Gaurkotasun soziopolitiko mintegia antolatu du. Azken boladan nazioartean eman diren gertakari nagusiak ulertzeko gakoak azalduko ditu Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan adituak. ...



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb