Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitatea

Uda Ikastaroak EHU-UPV

Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak Fundazioak Uda Ikastaroak antolatzen ditu, aurtengoak 40.ak izango direlarik. Uda Ikastaro guztien artean erreferentziazko Ikastaroak izatea dute xede, beren prestakuntza programak eta formulak etengabe berritzeagatik, nazioarteko proiekzioagatik, eskaintzen duten balio erantsiagatik, beren aliantza sarearen hedapen eta sendotasunagatik, Herriarekiko konpromisoagatik eta bere antolakuntzaren kalitateagatik.

Uda Ikastaroak Euskal Herriko Unibertsitatearen nortasunaren muin-muina dira. Ia unibertsitatea UPV/EHU bihurtu zenean sortu ziren eta ordutik, urterik urte, ikastaroz ikastaro, kalitatezko eskaintza dinamikoa eskaini dute. Gainera, urtean zehar garatzen den unibertsitate jarduerarako ikasketa osagai hobeezina bihurtu eta aldatzen ari den gizarte baten inguruko eztabaida eta pentsamendu kritikorako eremu dira.

Hori guztia erakunde eta entitate ezberdinen arteko lankidetzari esker da posible. Proiektuan irmo konprometitutako hainbat eragileren arteko aliantza estrategiko batez ari gara: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala bezalako erakundeak, laguntzaile pribatu nagusia den BBVA Fundazioa bezalako erakunde pribatuak, eta Ikastaroen barneko beste ekimen eta proiektu ugari babesten eta sustatzen dituzten beste eragileak. Laguntzaile horiek guztiak beharrezkoak dira asmo handiko ekimen hau burutu ahal izateko.



Helbidea: Miramar Jauregia Mirakontxa pasealekua, 48
Herria: Donostia-San Sebastian
Telefonoa: 9432195
Fax: 943219598
E-maila: info@uik.eus
Web orria: www.uik.eus
Harremanetarako pertsona:
Irakaskuntza mota: Presentziala / Autoprestakuntza / E-learning

Antolatutako ikastaroak

Naturan Hezi, lore garaian

AzalpenaEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea eskatu dugu unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.Udaberrian sartzear gauden honetan, gutxi dira bitxilorea, hirusta, San Jose lorea, txikori-belarra, urrebotoia,korradu-belarra, goilora, zaingorria, bioleta, murruntza edo kirtengorria bereizteko gai direnak. Maialen ...

Programazio didaktikoak eta defentsa lantzeko orientabideak

Ikastaro honetan, ikasleen errealitatetik abiatuta Heziberri 2020 (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko bigarren hezkuntza) eta Lanbide Heziketako araudian oinarritzen diren programazio didaktikoen gakoak eta aplikazioa landuko dira metodologia aktiboak txertatuz (PBL, erronkak, STEAM, arazoak, ETHAZI).  ...

Online eta aurrez aurreko gela uztartzeko estrategiak (flipped classroom, blended lea ...

Ikastaroan zehar 4 gai jorratuko dira Hezkuntza ereduaren paradigma berria. Blended learning, hibridazioa, ikastaro mixtoak.Zer eta nola ebaluatu? Online eta aurrez aurreko metologian nola integratu ikasleen ebaluazioa.Estrategia metodologikoak, unitate didaktikoak eta tresnak digitalak. Gamifikazioa, mu ...



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb