Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

"Laguntza elkarteak" gaiarekin bat egiten duten entitateak:

Ibarrako Karitas

Aukera gutxiko kolektiboei laguntza eskaintzen du: oinarrizko beharrak asetzea da bere zeregina, hau da, arropa bilketa egitea, elikagaiak eta dirua banatu, etorkinei harrera bulegoa ezarri, etabar. Astelehenetan biltzen dira bulegoan etorkinei harrera egiteko, 15:00-16:30etara.

Gurutze Gorria

Aukera gutxiko kolektiboekin lan egiten dute, gizartean toki bat izan dezaten lanean diharduen elkartea da. Kolektibo hauekin zerikusia duten ikastaroak antolatzen dituzte: geriatria, sorospen ikastaroak, etabar.

DYA Gipuzkoa

Aukera gutxiko taldeekin lan egitea du xede, beraien egoera hobetuz eta noski gizartean parte har dezaten. Profil anitzeko jendeak parte hartzen du: sorosleak, larrialdietarako teknikariak, gidariak, sendagileak, erizainak, etabar. Norberak erabakitzen du bere konpromezu maila noraino iristen den eta Elkarteari eskeini nahi di ...

Tolosako Karitas

Bereziki bi eginkizun burutzen dituzte: batetik, hilean behin arropa jaso eta banatu; eta bestetik, harrera gela (janari baleak, errentan laguntza, osasunean laguntza, ikastaro eta garraiorako abonua, etabar.

Jatorkin

Etorkinen inguruko jardunaldi ezberdinak eta etorkinen aldeko ekintzak antolatzen dituzte, gizarteari ezagutzera emateko.

SOS Arrazakeria

Etorkinen inguruko sentsibilizazio kanpainak antolatzen dituzte, Giza Eskubideak eta immigrazio jarduerak ere eta etorkinei aholkularitza eskaintzen die: erregularizazioa, etorkinen inguruko aspektuak... informatuz.

Ereite Elkarte Multikulturala

Euskara ikastaroak (larunbatetan 10:00-12:00 bitartera), haurtzaindegia zerbitzua eta irteera kulturalak eskaintzen dituzte, etorkinei zuzenduak. Hori guztia, interkulturalitatea bultzatzeko, horretarako bide xume eta gardenak eratu dituzte, herritarrei laguntzeko asmoz.

Hijas de la Caridad de San Vicente de Paul

Etorkinen bilerak burutzen dira bertan: lagunartean hitz egiteko, ospakizunak burutzeko, etabar. Beraz, etorkinen gune bilakatu da, astean behin bertan biltzen direlarik. Normalean, asteartero, 19:30etatik 22:30etara.



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb