Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

"Kirol elkarteak" gaiarekin bat egiten duten entitateak:

Zumardia

Naturaren ezagutza eta errespetua, giza balioak, parekidetasuna eta elkarlana lantzen dituen proiektua.Kirolaren inguruko ikastaroak antolatzen ditu https://www.facebook.com/zumardiakirolanaturan/ 

Euskadiko Nordic Walking Fitness Elkartea

2011n sortu zenetik, ENWEren asmoa, Euskal Herri osoan zehar Nordic Walking edo Ipar Martxaren jarduera zabaldu, ezagutzera eman eta irakastea izan da. Horretarako, ALFA izeneko teknikan oinarritzeaz gain, metodologia zorrotza eta kalitatezkoa baliatu dugu, hala osasuna hobetu, nola ariketa fisikoa egiteko asmoz.

Euskal Txirrindularitza Federazioa

Euskal Txirrindularitza Federazioak zenbait formakuntza ikastaro eskaintzen ditu ikasturte osoan zehar. Esaterako honelako ekintzak izaten dira: entrenatzaile ikastaroa, osasun eta elikagaia eta txirrindularitzaren arteko ikaskuntza jarduerak, etabar.

Kaxkardi Kirol Errekreatibo Elkartea

Helburuak: Haur, gazteak piraguismo kirolera hurbildu, oinarrizko ezaguera zabalduz. Ikastetxeetako kirol heziketan parte hartu. Helduen artean kirola promozionatu. Natura eta ingurugiroarekiko errespetua zabaldu. Euskara bultzatu. Helburu hauek lortzeaz gain, nagusiki partehartzaileek piragua erabiltzeko eta zuzen ...

Sagain Mendi Elkartea

Sagainek mendizaletasuna sustatzea du xede nagusi udalerriko biztanleen artean. Adin guztietako pertsonak parte hartzera bultzatu nahi ditu. Horretarako iharduera ezberdinak antolatu ohi dituzte, gazteentzako batetik, helduentzako bestetik, etabar. Hilabetean zehar, hainbat ekintza (irteerak mendira, ikastaro ezber ...

Erniope Pilota Elkartea

Erniope Pilota elkartea Alkizan eta Adunan aritzen da, pilota kirolaren inguruan. Alkizan asteazkenetan 16.30-19.30 bitarteko orduetan eskaintzen du eta Adunan aldiz, ostegunetan, 16.00-19.00 bitartera. 5/6 urte bitarteko gazteetatik hasita 20 urte bitarteko adineko pertsonekin dihardu lanean. Herri mailako txapelk ...

Pony-Pottok

Pottok elkarteak zaldian ibiltzen ikasteko ikastaroak antolatzen ditu ikasturte osoan zehar, maila guztiak (hastapena, aurreratua...), erabateko malgutasunarekin eta bakoitzaren interesei eta helburuei egokitua. Zaldin ibiltzeko modalitate ezberdinak irakasten dira: mendian zehar, bestelako ibilbideak... Eskaintza guztia gazte ...

Intxurre K.E

Intxurre K.Ek kirol anitzeta oinarritzen den kirol elkartea da. kirol anitzak: pilota, areto futbola, futbola, etabar. Adin tarte ezberdinek parte hartzen dute, mutilak nahiz neskak. Entrenamentuen bitartez, ikasturtean zehar, gaztetxoen kirol irrika lantzea dute helburu.

Tolosa eta Ibarrako haur pilota eskolak

Pilota ikastaro anitzak eskaintzen ditu, maila ezberdinei zuzenduz (benjaminak, alebinak...) eta pilota alorreko ikaskuntza mota ezberdinak eskaintzen ditu: pilota aniztasuna (zesta punta, erremontea...), teknifikazioa, etabar.

Tolosaldea IKT

Igeriketa arloko ikastaroak antolatzen ditu: haurretatik hasita helduetaraino. Igeriketa estilo ezberdinak erakusten ditu.



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb