Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

Txalburu Ikastetxea

Hezkuntza arautua eskaintzen du, hau da, haur hezkuntza eta lehen hezkuntza, 2-12 urte bitarteko adin tarteko haurrei zuzentzen delarik. Hizkuntza eredua D, hau da, dena euskaraz. Honez gain, bertan guraso eskola dute eta beharren arabera ikastaroak antolatzen dituzte.

Berrobiko Haurreskola

Hezkuntza arautua eskaintzen da, Haur Hezkuntzako lehen zikloa alegia, 0-2 urteko haurrentzako zuzendua. Haurraren garapena lortzea dute zeregin nagusia eta horretarako baliabide anitzak erabiltzen dituzte.

Alkizako Haurreskola

2007ko irailean sortu berria. Oraindik identifikazio datuak osatu gabe daude: telefonoa, esate baterako, udalekoa da. Hezkuntza arautua eskaintzen da, Haur Hezkuntzako lehen zikloa alegia, 0-2 urteko haurrentzako zuzendua. Haurraren garapena lortzea dute zeregin nagusia eta horretarako baliabide anitzak erabiltzen dituzte. ...

Amarozko Dantza Taldea

Bizilagunek eskatutako edozein aktibitate soziokultural bultzatu eta sustatu ohi ditu. Biztanleriari zuzendutako dantza ikastaroak antolatzen ditu: dantza mota ezberdinak erakusgai. Helburua, jendearen nahia piztu dantzarekiko.

Baliarraingo Udaletxea

Baliarraingo udaletxeak hainbat formakuntza jarduera antolatzen ditu ikasturte osoan zehar (hala nola eskulanak...) bertako biztanleen parte hartzea sustatzeko helburuarekin.

Intxurre K.E

Intxurre K.Ek kirol anitzeta oinarritzen den kirol elkartea da. kirol anitzak: pilota, areto futbola, futbola, etabar. Adin tarte ezberdinek parte hartzen dute, mutilak nahiz neskak. Entrenamentuen bitartez, ikasturtean zehar, gaztetxoen kirol irrika lantzea dute helburu.

Ikaztegietako Udaletxeko Gizarte Zerbitzuak

Ikaztegietako udaletxeak hainbat formakuntza jarduera antolatzen ditu ikasturte osoan zehar (hala nola, aerobica, mantenu soinketa...), bertako biztanleen parte hartzea sustatzeko helburuarekin.

Eresargi Txiki Abesbatza

Eresargi Txiki Abesbatza 5-15 urte bitarteko gaztetxoekin aritzen da abesten, haurrei baliabide eta errepertorio anitzak eskaintzea da helburu nagusia. Abesteaz gain, haurren arteko elkarbizitza egoki baten alde lanean dihardute.

Alkiza LHI

Alkizako herri eskolak herriko haurrak ditu ikasleak. Eskolaurreko hezkuntza amaitu osteko prestakuntza eskaintza dauka, hau da, haur hezkuntzatik lehen hezkuntzara. D eredua.

Udalsarea 21

Udalsarea 21 Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien sarea da. Tolosaldea eskualdeko honako udalerriek parte hartzen dute: Albiztur, Alkiza, Bidegoian, Larraul eta Tolosa. Tokiko iraunkortasunaren alde lan egiteko eta Ekintza planean jasota dauden jarduerak gauzatzeko konpromezua hartu duten udalerriak dira. Ingurumen eta iraunkortasunarekin lotu ...



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb