Diru asmorik gabeko kultur elkarte bezala osatzen da, gure herriko kultura eta ezagutza sustatu eta bultzatzeko asmoz. 1994an herri-onurako Elkarte izendatua izan zen.
Irratigintzan oinarritutako hainbat ikastaro antolatzen ditu: batetik, ikastaro irekiak (herritar orori zuzendua), ikastaroak ikastetxeetan, hitzaldi informatiboak, kazetaritza munduko ikasleei irakasten die, etabar. Helburu jakin batekin; irratia bertatik ezagutu, grabaketa burutu eta arlo teknikoak ikasi.
Argazkilaritzarekin lotutako taldea, bertako argazki zaharren bilketa egin dute (argazki artxiboa deiturikoa), erakusketak antolatzen dituzte, argazkietaz baliatuz urtero egutegi bat atera ohi dute. Etorkizunera begira, argazki berriak sortu nahi dituzte eta herriko bizimodua argazkietan isladatzeko asmoa dute.
Aralarpean elkartea, Aralar Institutuko guraso elkartea da. Bertako ikasleen gurasoek osatzen dute eta ikasleen egoera aztertzeaz gain, beraientzako ikastaroak antolatzen dituzte, gaur egungo gazteen arazoen gaiak izaten dira mintzagai.
Ekintza nagusia hauxe du: emakumearen astearen ospakizuna (martxoak 8). Emakumearen papera aztergai eta honen inguruko festa antolatzen dute.
Irabazi asmorik gabeko elkartea da. Hirugarren Munduko behartsuenekin lan egiten dute. Horretarako, herritarrei elkartasun sentsibilizazioa bizkortzera animatzeko hainbat ekintza antolatzen ditu.
Elkarteko eta herriko ospakizunetan abestien bidez, partaidetzari bide ematea eta indartzea. Astelehenero biltzen dira, abestiak entsaiatzeko, jarrerak hobetzeko, etabar. Igandeetan berriz, kontzertua eskaintzen dute.
Xedea zera da, Euskal Herriko eta herriko haur, gazte, heldu nahiz zaharrak aktibatzea, elkartzea eta elkar ezagutzea da, ongi pasatzea eta egunerokotasunetik ateratzea, egungo gizartean guztiz moteldurik baitago jendea. Horretarako, proiektu ezberdinak garatzen dituzte: "eneko aritza" (amaitua) eta "sua" (a ...
Ekintza ezberdinak antolatu ohi dituzte, honako helburuekin; fedearen berri eman eta heldutasunez bizitzen lagundu (katekesia, gazteen pastoraltza, txiribitu taldea...), fede esperientzia ospatu eta fede esperientzian jasoa zabaldu eta aitortu (karitas, gaixoen laguntzailea...).
Pilota eskolak eskaintzen ditu Hirukide Gainberrirekin batera. Honez gain, egoitza herriko elkarteei uzten die, edozein ekintza antolatzeko, biltzeko, etabar.