Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

San Juan LHI

Hezkuntza arautuko heziketa mailak eskaintzen dira: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. D ereduan irakasten dira irakasgai guztiak.

Zazpi Astoren gainean bertso eskola

Helduentzako eta haurren bertso eskolak dituzte eta helburua ondo pasatzea da, hitzaren eta bertsoaren inguruan lagunarte ederrean gozatzea. Ikasitakoa praktikan jartzea eta herri mailako ekitaldietan parte hartzea.

Alegiako Kultur Orria (A.K.O)

Herri mailako euskarazko seihilabetekaria da. Bere helburuak besteak beste: herri giroa piztea, kultur dinamikaren berri emanez hauek sustatzea, euskararen normalkuntzan urratsak ematea, etabar. Bide honetan, aldizkariaz gain, beste talde batzuekin batera, urtero egutegi bat argitaratzen dute.

San Juan Herri Eskolako Guraso elkartea

Haurrentzako ikastaroak antolatu ohi dituzte eta ikasturte amaierako ospakizunetan parte hartzen dute ekintza anitzak eskainiz.

Dantzari Txiki

Gazteen dantza taldea da. Herriko ekintzetan parte hartzen dute eta urtean zehar hainbat emanaldi eskaintzen dituzte.

Txintxarri Abesbatza Kultur Elkartea

Txintxarri abesbatza 16 urtetik gorako pertsonek osatzen dute eta Txintxarri Txiki aldiz, gazteenetzat zuzendua dago. Ekitaldi finkoetan parte hartzen dute eta elkartrukeak egiten dituzte, beste abesbatzekin elkarlanean aritzeko.

Consultec

Informatika alorreko prestakuntza eskaintza zabala dauka: langileentzat, langabeentzat, etabar. Informatika sakonki ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Peñascal Kooperatiba

Peñascal Fundazioak hezkuntza osoko planteamentu berri bat egiten du, pertsonak modu autonomoan bizi ahal izateko helburuarekin hezitzen ditu. Horretarako, lortu behar dugu geroz eta lan merkatu lehiakor eta espezializatu honetan gai izan daitezen. Horregatik, alde batetik,lanbide prestakuntza sakona eskeintz ...

KzGunea Tolosa-Amaroz

Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien inguruan prestakuntza jasotzeko eta teknologia horiek erabiltzeko doako gune publikoen sarea da.

KzGunea Ibarra

Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien inguruan prestakuntza jasotzeko eta teknologia horiek erabiltzeko doako gune publikoen sarea da.



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb