Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

Itsasmendikoi Fraisoro

Landa eremuko biztanlegoari eta lehen sektorean, erabat edo partzialki,ari diren landa eremuetako biztanle eta profesionalei zuzendutako formakuntza eskaintzen dute: intentsiboa, etengabekoa eta katalogo modularrekoa. Hau guztia, Euskadiko lehen sektorea modernizatzeko eta profesionalizatzeko helburuarekin. Honez gain araututak ...

Tolosaldeko Mendi Nekazaritza elkartea (Tolomendi)

Gizarte nahiz nekazaritza arloko beharrei aurre egin eta nolabait bideratzen saiatzen dira, landa eremuaren garapen integrala lortzeko ahaleginak bideratu, landa eremuaren baliabideak kudeatu, azapiegitura mailan lagundu, etxebizitza politika koordinatze lanak burutu eta Agenda 21-en koordinazioa baita eskolarrarena ere.

Gureak Taldea

114 pertsonei arreta eskaintza: arazo mental eta fisikoko pertsonei, azken batean, integrazio arazoak dituztenei. Tailerra: batetik, konexio elementuak eta bozinan elementuak.

Odol Emaileen Elkartea

Odola eskaintzeko deialdiak antolatzen dituzte, honekin batera, sendagile kontsulta eta mokadutxo saioa.

Tolosaldeko Laringektomatizatuak

Ahotsa jorratzeko laguntza eskaintzen dute: arazo berbera dutenen artean. Baita psikologia ikuspegitik ere, laguntza eskaintzen da.

Gipuzkoako Orno-muineko kaltetuen elkartea

Orno-muineko kaltetuen arloan ikastetxe ezberdinetan hitzaldiak eskaintzen dituzte, informatu eta bideratzea dira bere zeregin nagusiak, kudeaketan aholkatu, arazo arruntenei konponbideak bilatu eta gizarte osora zabaldu bizkar muineko kaltea.

Gainditzen- Tolosaldea eta Goierriko Pertsona Gorren elkartea

Gorren komunitateari zuzendutako prestakuntza eskaintza antolatzen dute; zeinu hizkuntza ikastaroa, lan tailerra eta gorren komunitaterako sentsibilizazio kanpaina. Honez gain, Lan bitartekaritza zebitzua ere eskaintzen dute, pertsona gorren formazio eta enplegu arloa sustatzeko zerbitzua da, laneratzea lortzeko alegia.

Oargi Mendi elkartea

Mendizaletasunari dagokion eskaintza zabala antolatzen du: mendi irteerak, eski ikastaroak, etabar. Ekintza hauekin jendeari mendirako irrika piztea da, eta noski, parte hartzea sustatzea.

Hodei Truk Abesbatza

Gaztexoei zuzendua dagoen abesbatza, bi abesbatza daude hain zuzen ere: Hodei Truk (13-17 urte) eta Hodei Truk Samaniego. Azken hau orain dela bi urte sortu zen.

Gipuzkoako Bertsozale elkartea

Bertso-eskolak eskaintzen dituzte hezkuntza arautuan eta kultur etxean (gaztetxoei zuzendua). Honez gain, ikastaro eta hitzaldiak antolatu ohi dituzte.



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb