Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Entitateak

Katea Etxea Gaztelekua

Katea Etxea Gaztelekua herriko nerabeentzako zerbitzua da; Gazte Informazio puntua alegia.

Nerea Mendizabal Guraso Eskola

Nerea Mendizabal Etxeberria da Guraso Eskolako arduraduna eta formatzailea. Psikopedagoga eta Gizarte Hezitzailea da; Haur masaiako hezitzailea; Komunikazioan aditua.

Euskal Txirrindularitza Federazioa

Euskal Txirrindularitza Federazioak zenbait formakuntza ikastaro eskaintzen ditu ikasturte osoan zehar. Esaterako honelako ekintzak izaten dira: entrenatzaile ikastaroa, osasun eta elikagaia eta txirrindularitzaren arteko ikaskuntza jarduerak, etabar.

Abaltzisketako Udaletxea

Herritarren parte hartzea sustatzeko zenbait ikastaro eta ekintza antolatzen dituzte, herriko eragile ezberdinekin elkarlanean.

Berdinbide

Berdinbide elkartea berdintasunaren alde lan egiten duen gizonez osatutako elkarte bat da. Euren helburua formakuntzaren bitartez, genero berdintasuna praktikan jartzea etxe-giroan. Etxeko zereginetan kontzientziatzea dute helburu. Ikastaro ezberdinak antolatzen dituzte: garbiketa, plantxa, sukaldaritza, haurren zain ...

Floren Probanza Nautika Eskola

2007ko uztailaren 20ko ebazpenaren bitartez homologatutako eskola. Irakaslea: Floren Probenza, Merkataritza-Nabigazioko pilotua eta Nautika eta Itsasoko Garraioetan lizentziatua. Nautika eskolaren prestakuntza eskaintza: ...

Minbiziaren aurkako elkartea

Minbiziaren aurkako elkarteak Gipuzkoako lurraldean, eskualdeka zehazki, hainbat ikaskuntza jarduera eta ekintza ezberdin antolatzen ditu, oinarri eta ardatz nagusia minbiziko gaixotasuna delarik.

Tolosaldea Tour

Merkataritza eta turismoaren eremuan, arlo pribatuan zein publikoan lanean ari diren langileei zerbitzuaren kalitatea hobetzeko tresnak eskaintzen dizkie hainbat ikastaroen bitartez. Horietan, pertsonen motibazioa eta barne komunikazioa hobetzeko teknikak erakusten dituzte, besteak beste.

Adunako Udaletxea

Adunako Udaletxeak hainbat jarduera eta ekintza antolatzen ditu herritarren parte hartze aktiboa sustatzeko asmoz. Jarduerak eta ekintza ugari izaten dira, arlo ezberdinekin zerikusia.

Larraulgo Udaletxea

Herritarrei zuzendutako hainbat ekitaldi, ikastaro eta irteera antolatu ohi dituzte ikasturte osoan zehar.



Bilatzailea

Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb