Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

Helduen trikitixa eta pandero topaketa

Adin nagusikoa zara eta trikitixako edo panderoko ikasketak aspaldi utzi zenituen? Edo trikitixa eta panderoa heldutan ikasten hasi zara? Oraindik trikitia edo panderoa jotzen duzu eta giro atsegin batean zure tankerako jende berria ezagutu nahi duzu? Elkarrekin trikitia eta panderoa joaz ondo pasa eta gauza berriak ikasi nahi dituzu?

Hementxe duzu aukera, zatoz gurekin asteburua pasatzera!

Maiatzaren 20an, 12:00etan, Asteasuko Otabardi aterpetxean elkartuko gara eta egun horretan bertan bi ikastaro izango dira

  • 17:30ean Imanol Urkizu panderojolearekin
  • 19:00etan Iker Allur trikitilariarekin.

Prezioan bi eguneko otorduak, loa, ikastaroak eta begiraleak barne sartzen dira

Plaza mugatuak direnez izena ematen duten lehen 25 pertsonek izango dute etortzeko aukera. 


Baldintzak:
Hizkuntza: Euskara
Hartzaileak: Trikitixa edo pander jotzaile helduak
Modalitatea: Autoprestakuntza
Ordutegia eta egunak: Larunbata eta igandea 12:00tik aurrera
Herria: Asteasu
Iraupena: 4 ordu
Ziurtagiri edo titulua: Ez
Hasiera Data: 2017-05-20
Bukaera Data: 2017-05-21
Prezioa: 65€
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k):
Gaia: Musika
Izenemate bukaera: 2017-05-10

Zentro antolatzailea: Asteasuko Udaletxea
Harremanetako pertsona: Ainhoa
Informazio gehiago: 661082656
Zentroaren posta-e: kult.asteasu@udal.gipuzkoa.net


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb