Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

Liburuaren aurkezpena: Festak, genero-harremanak eta feminismoa

Liburu honetan, festak genero-ikuspegitik aztertzeko zenbait gako proposatzen dira, esaterako, antropologia feministak, eta oro har, feminismoak proposatzen dituen zenbait ainguraketaren bitartez. Hala, testuinguru desberdinetan sortzen diren zenbait jai-erritu, egitasmo eta genero-harreman analizatzen dira. Horrez gain, festa-esparruan sortu diren hainbat ekimen, aldarrikapen, prozesu parte-hartzaile eta gogoeta ere bildu dira. Agentzia feminista erdigunean, festak eraldaketa kolektiborako esparru bihurtzen baitira. Funtsean, abiagune, testuinguru eta narrazio desberdinen artean, festa-politika feministetan eta plazeraren kudeaketa kolektiboetan arakatzeko mapa sortu nahi izan da, bestelako koordenatuen bilaketan.

Aurkezpenean, liburuaren egiletako birekin esperientziak, gogoetak eta erronkak konpartitzeko aukera izango dugu.

  • Hizlariak: Miren Guilló Arakistain eta Maria Ajuria Hernández
  • Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)


Baldintzak:

Aurretik izena ematea:

Tolosako kultur etxean 10:00-13:00/16:00-20:00.

Hizkuntza: Euskara
Hartzaileak:
Modalitatea: Presentziala zentroan
Ordutegia eta egunak: Osteguna 18:30-20:30
Herria: Tolosa
Iraupena: 2 ordu
Ziurtagiri edo titulua: Ez
Hasiera Data: 2017-11-09
Bukaera Data: 2017-11-09
Prezioa: 0€
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k): Tolosako Udala
Gaia: Bestelakoak
Izenemate bukaera: 2017-11-09

Zentro antolatzailea: Tolosako Udaletxeko Berdintasun Saila
Harremanetako pertsona: Mertxe Fernandez
Informazio gehiago: 943670383
Zentroaren posta-e: berdintasuna@tolosa.eus


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb