Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

Tailerra: Feminismoa eta politikaren eraldaketak

Egilearekin batera jorratuko ditugu Mari Luz Estebanek liburuan aurkezten dituen hainbat galdera: Politika berrasmatzen ari gara? Nolakoa da egungo mugimendu feminista? Zein izan da azken hamarkadetan ezagutza sortzeko eta zirkularazteko erabili den metodologia nagusia feminismoan? Nola iristen da egun gizartera edo beste gune batzuetara, gune feministetan sortutako ezagutza? Zeintzuk dira politika (feminista) baten arrakasta bermatzen duten ahalmenak edo trebetasunak? Noraino dira bateragarriak erreforma eta haustura? Zeintzuk dira ahalduntze terminoaren gaurko erabilerak? Nola egituratzen da lidergoa? Nola babestu eta kritikatu aldi berean boterean dauden feministak?

Tailer honetako hausnarketa eta eztabaida aberasgarriak izateko, beharrezkoa da aurretik liburua irakurrita edukitzea. Har ezazu tartetxo bat eta disfrutatu!

  • Irakaslea: Mari Luz Esteban Galarza
  • Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)


Baldintzak:

Aurretik izena ematea:

Tolosako kultur etxean 10:00-13:00/16:00-20:00.

Hizkuntza: Euskara
Hartzaileak: Emakumeak
Modalitatea: Presentziala zentroan
Ordutegia eta egunak: Larunbata 10:00-13:00
Herria: Tolosa
Iraupena: 3 ordu
Ziurtagiri edo titulua: Ez
Hasiera Data: 2017-12-02
Bukaera Data: 2017-12-02
Prezioa: 5€
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k): Tolosako Udala
Gaia: Bestelakoak
Izenemate bukaera: 2017-12-01

Zentro antolatzailea: Tolosako Udaletxeko Berdintasun Saila
Harremanetako pertsona: Mertxe Fernandez
Informazio gehiago: 943670383
Zentroaren posta-e: berdintasuna@tolosa.eus


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb