Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

Guraso eskola

Gurasoen Eskola prestakuntza orokorreko programa bat da. Guraso guztiei dago zuzenduta eta haur eta nerabeen heziketaren arloko gai ugariren inguruan informazioa eta laguntza ematea du xede.

Programa honen oinarria gurasoak izateko eginkizun zailarekiko errespetua da, eta haurren garapen egokia sustatzen saiatzen da, abiapuntutzat hartuta informazio nahikoa duten eta babesturik sentitzen diren gurasoek hobeto egin diezaieketela aurre seme-alabak hezteak dakartzan jarduera eta erantzukizunei.

 

HELBURUAK:

- Seme-alaben garapenari buruzko ezagutza teorikoak lortu.

- Aktiboki hausnartzeko gaitasuna garatu.

- Sentimenduak eta bizipenak adieraztea eta trukatzea erraztu.

- Seme-alaben heziketaren inguruko zalantzak adierazteko eta argitzeko guneari bide eman.

- Gurasoei seme-alaben heziketari ekiteko tresnak eta estrategiak eman.

- Gurasoen konpromisoa areagotu seme-alaben heziketaren inguruan.

- Gurasoen lana aitortu eta sostengua eman, seme-alabak hezteko garaian bakarrik senti ez daitezen.

 

Ana Elosegi psikologo klinikoak zuzendua. Psikodrama eta talde gidaritzaren inguruko masterra egin du, familia terapeuta da, eta baita haur psikoterapeuta ere. Eskarmentu handia dauka gurasoekin eginiko talde psiko-hezitzaileetan.

 

METODOLOGIA

Prestakuntza-oinarriak programako parte-hartzaileen eta gidarien interakzioarekin indartzen dira taldearen esperientziak baliatzeko helburuz, prestakuntza prozesuaren alderdi gisa.

Saioen egitura teoria-praktika binomioan oinarritzen delarik, talde ariketen eta dinamiken bidez gauzatuko dira, horrela ezagutzak sakonago beregana baitaitezke. Metodologia aktiboa erabiliko da eta funtsatua dago, batetik, gurasoen interesetan eta, bestetik, ikaskuntza adierazgarriaren metodologian. Hartara, prozesua adierazgarriagoa eta funtzionalagoa izatea erdiesten da. Era berean, metodologia parte hartzekoa ere izango da, gelan ahalik eta parte hartze handiena lortzeko asmoa baitu.

Pertsona bakoitzaren egoera aintzat hartuko da une oro, zeren hura da guztiei eragiteko modua. Parte-hartzaileen kasu pertsonalak aztertuko dira, eta baita horien inguruko estrategiak proposatu ere.

 


Baldintzak:
Hizkuntza: Elebitan
Hartzaileak: Guraso guztiak
Modalitatea: Autoprestakuntza
Ordutegia eta egunak: Astelehenak 17:30-19:00 / 19:00-20:30
Herria: Ibarra
Iraupena: 1,5 ordu / hilean
Ziurtagiri edo titulua: Ez
Hasiera Data: 2017-10-23
Bukaera Data: 2018-05-28
Prezioa: 65€
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k):
Gaia: Gizarte zerbitzuak
Izenemate bukaera:

Zentro antolatzailea: Ibarrako Udaletxeko Gizarte Zerbitzuak
Harremanetako pertsona: Xabier Jauregui
Informazio gehiago: 943670415
Zentroaren posta-e: gizarte@ibarra.eus


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb