Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

Klown ikastaro trinkoa

Klown teknika landuz jokuaren antzeri-hizkuntza landuko da, eszenariorako proiekzioa, imajinazioa, emozioen lanketa eta adierazpen librea, inpultsoa, hutsunea, akats edo asmatzea, publikoarekin benetako komunikazioa. Teknika honek gure barneko lehengaiak topatzen lagunduko digu, eszenatokian lan egin eta jolasteko.

Edukiak:

  • Begirada. Ikusi eta ikusten utzi.
  • Jokoa. Pailazo egoera.
  • Entzutea, nirekin, nire lagunarekin, publikoarekin.
  • Emoziak, adierazpen librea eta joku fisikoa
  • Pailazo eta publikoaren arteko topaketa/lotura
  • Konplizitatea, prestutasuna.

Irakaslea:

  • Maite Guevara. Pailazoa, aktorea eta klown irakaslea.
  • 2006tik pailazo lanetan dabil “Soltarlo al Aire” (2006), eta ¡AHORA! (2014) bakarkako lanetan, eta berak sortutako "NO,EH..." lan motzean.
  • Bere ikuskizunekin antzerki jaialdi eta pailazo topaketetan parte hartu du hainbat herrialdetan: Portugal, Italia, Cuba, Colombia, Chile, Mexico, Argentina eta España.
  • 2008tik klown tailerrak eskaintzen ditu: ohikoak, intentsiboak, hastapenekoak, aurreratuak, entrenamentuzkoak, sormenezkoak... esperientziadun eta esperientziarik ez dutenentzat.


Baldintzak:

Behar den materiala:

  • Arropa erosoa
  • Elastikodun sudur gorria.
  • Jantziak: Hainbat arropa eraman: galtzak, gonak, berokiak, soinekoak, zapatak, alkandorak, txapelak, betaurrekoak, boltsak, etab. (Jantziak ikaskideen artean elkarbanatzeko izango direnez, ez da gomendatzen balio pertsonal handiko jantziak eramatea)
Hizkuntza: Gaztelera
Hartzaileak: Sudur gorriko munduan interesa duten guztiak, esperientziadunak edo gabeak.
Modalitatea: Autoprestakuntza
Ordutegia eta egunak: Larunbata (10:00-14:00 / 16:00-20:00) eta igandea (10:00-14:00)
Herria: Aduna
Iraupena: 12 ordu
Ziurtagiri edo titulua: Ez
Hasiera Data: 2017-11-25
Bukaera Data: 2017-11-26
Prezioa:
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k):
Gaia: Gizarte, kultura eta aisialdia
Izenemate bukaera:

Zentro antolatzailea: Asvinenea-Arte Eszenikoen Laborategia
Harremanetako pertsona: Patxi
Informazio gehiago: 655738081
Zentroaren posta-e: asvinenea@gmail.com


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb