Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

Udako kirol ikastaroak

Zumardiak ikastaroak eskainiko ditu uda parterako.

Besteak beste, Josu Iztuetarekin piragua zeharkaldiak egiteko aukera izango da, ekaianren 15 eta 16an.

Aurreko asteburuan Oria eta Urumea ibaietan ibili ondoren, ekainaren 15ean Bidasoan eta ekainaren 16an Pasaia eta Oiartzun inguruan piragua zeharkaldia egiteko proposamena egin du Zumardiak. Zortzi laguneko taldea osatu behar da, eta asteburu osorako irteera egitea pentsatu dute. Elkartearen gunean, www.zumardia.eus-en, egin daitezke izen-emateak. Horrekin batera, ekainean eta uztailean, astebeteko ikastaro trinkoak eskainiko dituzte, astelehenetik ostiralera, egunero ordu eta erdiz, piraguan eta paddle surf-ean ibiltzen ikasteko.

Mendiarekin loturiko ikastaroak ere izango dira. Ekainaren 29an eta 30ean, Auñamendietan mendian autonmiaz gaua egiteko ikastaroa eskainiko dute. Mendiko bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastaroak egingo dituzte, ekainean eta uztailean, astebetez, eta 11 eta 15 urte bitartekoentzat Hernio inguruko mendi eta herrietan barrena bost eguneko zeharkaldi bat egiteko aukera eskianiko dute. Uztailaren 15etaik 19rako txandan oraindik badago tokia.


Baldintzak: .
Hizkuntza: EUSKARA
Hartzaileak: Interesa duten pertsona guztiak
Modalitatea: Presentziala zentroan
Ordutegia eta egunak: ekainak 15 eta 16; 29 eta 30; uztailak 15etik-19ra
Herria: Bidasoa, Pasaia, Oiartzun, Tolosa
Iraupena: ordu eta erdi
Ziurtagiri edo titulua:
Hasiera Data: 2019-06-15
Bukaera Data: 2019-07-19
Prezioa: .
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k): Zumardia
Gaia: Gorputz eta kirol jarduerak
Izenemate bukaera: .

Zentro antolatzailea: Zumardia
Harremanetako pertsona: .
Informazio gehiago: 699634956
Zentroaren posta-e: info@zumardia.eus


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb