Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

Alzeheimerra edo beste dementzia bat duten pertsonen zaintzarako bi tailer

Buru Bihotzez Elkarteak anotlatu du ekimena, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola eta Tolosaldea Lanbide Heziketa institutuaren laguntzarekin. Lehen tailerra ekainaren 27an izango da eta bbigarrena, uztailaren 4an.

Alzheimerra edo beste dementzia bat duen pertsona baten egunerokotasuna kudeatzen, eta bere zaintza pertsonalari arreta jarri nahi dion zaintzaileei dago zuzendua ekimena. Antolatzaile lanetan Buru Bihotzez Elkartea ari da, beti ere, Inmakulada eta Tolosaldea LH-ren laguntzarekin. Tailerrak dohainik dira. Zaintzaileentzat zuzendurik daudenez eta ordutegi arazoak ekiditeko, gaixoarekin tailerretara joan ahlako da, zaintza zerbitzua jarriko baitute ikastaroak irauten duen bitartean.

  • Lehen tailerra ekainaren 27an burutuko da, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan. 16:00etatik 19:00etarako ikastaroa izango da. Ondorengo gaiak landuko dira: - Alzheimer gaixotasuna eta beste dementziak: berdintasunak eta desberdintasunak; - Galdera bera behin eta berriz egitea, agresibitatea, loaren asaldurak, ezinegona, noraezean ibiltzea...jokaera guzti hauen kudeaketarako estrategiak. Formatzaileak, aldiz, ondorengoak izango dira: Igone Etxeberria psikologia doktorea; Jose Manuel Martinez medikua eta Maria ERdozain psikologoa.
  • Bigarren tailerra uztailaren 4ean burutuko da, hau ere, Tolosako Inmakulada Lanbide Eskolan. Ordutegia 16:00etatik 19:00etarakoa izango da. Jorratuko diren gaiak ondorengoak izango dira: Komunikazioa dementzia  duen pertsonarekin: elkar ulertzeko gakoak; dementzia duen pertsonaren eguneroko zaintzan autonomia nola sustatu edo zaintzarako erabiltzen diren esku-hartzeak. Formatzaileak, lehen tailerreko hiru adituak izango dira bigarrengoan ere.
Izen ematea
Doako bi tailer horietan izena emateko aukera desberdinak daude: Inmakulada ikastetxean bertan edo 943673629 telefono zenbakira deituta.


Baldintzak: .
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Hartzaileak: Interesa duten pertsona guztiak
Modalitatea: Presentziala zentroan
Ordutegia eta egunak: ekainak 27; 16:00-19:00 / uztailak 4; 16:00-19:00
Herria: TOLOSA
Iraupena: 2 egun
Ziurtagiri edo titulua:
Hasiera Data: 2019-06-14
Bukaera Data: 2020-12-31
Prezioa: 0
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k): Tolosako Inmakulada Lanbide ikastola eta Tolosaldea Lanbide Heziketa Institututua
Gaia: Osasuna
Izenemate bukaera:

Zentro antolatzailea: Buru Bihotzez Elkartea
Harremanetako pertsona: Buru Bihotz Elkartea
Informazio gehiago: 943673629
Zentroaren posta-e: .


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb