Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Bozi jarduera

Nazioarteko gaurkotasunari buruzko 2.mintegia

Tailerraren helburua munduaren gaur eguneko egoera ezagutaraztea da. Arreta berezia jarriko da nazioarteko albisteak sortzen diren lurraldetan. Mundua lurralde geopolitikoetan banatuta erakutsiko da eta immigrazioa, globalizazioa eta ingurugiroa sakontasunez aztertuko dira.

Egitaraua:

1. eta 2.saioa: Asia

Txinak ekonomiaren hazkunde ikaragarria izan du 30 urtetan, baina baditu barne zailtasun serioak. Txinarekin batera, Asia osoa gorantz doala esan daiteke, abiadura handian. India izan daiteke hurrengo potentzia handia eta Hego-ekialdeko "tigreak" orro egiten jarraitzen dutelarik.

3. eta 4. saioa: Afrika

Afrika itxaropena galdua duen kontinentea da hainbat arrazoiengatik: gosea, gerrak, txirotasuna, gaixotasunak... Estatistika afrikarrak kontrakoak dira. Hala eta guztiz ere, badira baikorki pentsatzeko benetako arrazoiak; dituen lehengaiak, esaterako.

5. eta 6. saioa: Ekialde Hurbila, Europa eta Amerikaren gaurkotzea

2010eko mintegian jorratu ziren gaien gaurkotzea, enfasi berezia izango du munduko krisi ekonomikoaren bilakaerak, bere zergatiak eta gaur arteko garapenak.

 Modulu bakoitzari bi saio eskainiko zaizkio.

Irakaslea: Jesús Torquemada. Nazioarteko harremanetan espezializatutako kazetaria eta Euskadi Irrati eta ETBko esataria.



Hasiera data: 2011-02-14
Bukaera data: 2011-03-28
Iraupena: 12 ordu
Ordutegia: Astelehenak: 19.00-21.00
Helburuak: Nazioarteko politika ezagutzea eta ulertzea.
Hartzaile kopurua: 250

Argazkiak



Hona hemen Tolosaldean Ikastn-ek antolatu dituen formakuntza jardueren zerrenda. Formakuntza jarduera bakoitzari buruzko informazio zabala eta dagozkien argazkiak aurki ditzakezu.

Formakuntza jarduera hauen helburuak hauexek dira:


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb