Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Juan San Martin euskarazko ikerketa beka

Asteartea, 2021ko Maiatzaren 04a

Deialdia egiten duena:
Eibarko Udala
Baldintzak:
  • Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
  • Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da diplomatua, maila horretako tituluduna edo goi mailako tituluduna izatea. Taldeen kasuan, gutxienez erdiak bete beharko du baldintza hori.
  • Eskatzaileak bere euskarako gaitasuna frogatu beharko du EGA edo baliokide den titulu edo ziurtagiri bidez. Lantaldeen kasuan berdin, partaide guztiek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna.
Edukia:

2021eko deialdian, honako ikerketa esparrua sartuko da: FILOSOFIA.

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.

Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.

Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.

ZENBATEKOA: 9.000 €.

OHARRA: Eskaerak eta gainon tze ko agiriak aurkezteko epea 2021ekoirailaren 1etik urriaren 12ra arte egongo da zabalik, biak barne.

 

Epea:

2021/10/12

Kontaktua:

Eibarko Udala

Untzaga plaza, 1

20600 Eibar (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 70 84 00

pegora@eibar.eus
Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Eibar - Eibar

Iturria:
2021-04-7ko 62. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb