Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

HITZEKIN JOLAS EGITEN DUTEN SORTZAILEAK ERAKARRI NAHI DITU ALKIZAKO SORMENAREN KABIAK

Asteartea, 2021ko Ekainaren 08a

Dagoeneko martxan da Sormenaren Kabia Bekaren laugarren edizioa. Xehetasun guztiak argitu dituzte bart, prentsaurrekoan.

Dagoeneko martxan da Sormenaren Kabia Bekaren laugarren edizioa. Bi artistek, diru saria jasotzeaz gainera, hiru astez Alkizan hausnartu eta sortzeko aukera izango dute aurten ere. Bihartik aurrera eta uztailaren 5a bitartean izango da izena emateko aukera. Oinarriak ikusgai daude jada www.fagus-alkiza.eus atarian.

Alkizako Lete Nekazalturismo ikusgarrian egin da aurkezpena bart eguerdian. Herritarrek egindako bertso musikatuen bidez azaldu dituzte beka honek dituen ezaugarririk garrantzitsuenak. Ekitaldian hitzak sorkuntza prozesuetan duen garrantzia azpimarratu dute, nola antolatzaileek hala epaimahaiko kideek ere.
Imanol Lizardi eta Manu Urruzola herritarrek bertso bidez adierazi dute Somenaren Kabia Bekaren izatea. “Herniopeko mundu txiki hau”denen eskura dagoela adierazi dute eta nahi duen orori,
nahi duen oro patxadaz sortzeko deia egin diote. Bertsoek herriko bi musikari gazteren laguntza izan dute. Izan ere, Shrabani Arantzabek pianoaz eta Martin Lizardik gitarraz saioa jantzi baitute.
Alkizako Udalak, herriko eragileekin elkarlanean,  artistek, hausnartu,sortu eta lan egiteko ekimen bat sortu zuen duela lau urte. Egitasmo horrekin, arte-sormena hirietatik deszentralizatu eta Alkiza landa-eremuko sorgune moduan erreferentea izatea lortu nahi dute. Bide horretan beste urrats bat egin dute bart.
Inaki Irazabalbeitia, Alkizako alkatearen hitzetan, “Sormenaren Kabia Beka adinez nagusia den edozein artistentzat irekita dago. Deialdian parte hartu dezakete eskultoreek, arotzek, harginek, margolariek,ilustratzaileek… baina, baita idazleek, gidoilariek, clownek, aktoreek,abeslariek … finean, sortzea eta natura maite duen orok izango duizena emateko aukera”.

Antolakuntzak urtero epaimahai bat osatzen du berariaz aurkeztutako proposamen guztien artetik bi aukeratzeko. Aurten, Jauregi eskultorearen alboan izango dira Susana Cencillo García, musikaria eta musika irakaslea; Mariasun Landa Etxebeste, idazlea eta Txiki Keixeta (Antonio Maria Agirre Garate), margolari eta eskultorea. Azken hori zanzen Bekaren lehen edizioko irabazleetako bat, Kimia Kamvari artista irandarrarekin batera. Keixetak "Alkizan etxean bezala" sentitu zela azpimarratu du eta Landak, berriz, Sormenaren Kabia "paradisura iritsi aurreko egongela" moduan deskribatu du.
Sormenaren Kabia proiektuari babesa emanez, ekitaldian izan dira herriko eragileak ere : Lete Nekazalturismoa, Inazio UrruzolaTxakolindegia; Ekotalo, Alkizako Herri Ostatua eta Ur Mara Museoa

Izen-ematea


Izena emateko epea ekainaren 2tik uztailaren 5era bitartean egongo da irekita. Alkizako Udalaren webgunean ( www.alkiza.eus) eta FagusAlkiza Interpretazio Zentroaren webgunean (www.fagus-alkiza.eus) oinarriak ikusgai daude jada.

Sormenaren Kabia 2021-Bertsoak /documents/167075/0/SORMENAREN+KABIA+BERTSOAK.pdf/3e3ead25-2264-6837-bd5a-5c676ed39305

Sormenaren Kabia Beka 2021.

Oinarriak. /documents/167075/0/OINARRIAK+EUSKARAZ.pdf/890bc5cd-ceeb-a449-c720-88e6f8b4028a

 

 



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb